2012/11/14

KAIXO LAGUNAK:
 
HEMENDIK AURRERA GURE BERRIAK HELBIDE HONETAN AURKITUKO DITUZUE 



2011/12/23

ZABORTEGIRA IRTEERA

Azaroaren 2an Zarauzko zabortegira joan ginen “Hondakinen kanpaina” bultzatzeko asmoz. Oriotik trenez abiatu eta Zarauzko tren geltokian Laiene (hezitzailea) zai zegoen.

Lehenengo momentutik hiru hitz garrantzitsu esan zizkigun hondakinei buruzkoak:

1- MURRIZTU.

2- BERRERABILI

3- BIRZIKLATU

Euskal Herrian arazo handienetariko bat hondakin asko sortzen dugula da. Adibidez; bakoitzak egunean 0.90kg hondakin sortzen dugu eta horrek ingurumenari kalte egiten dio.

Zabortegirako bidean puntu gorri batzuk aurkitzen ziren lurrean eta bertan hezitzaileak banatutako liburuxkako ariketak egiten genituen.






Hondakinei buruzko hainbat gauza ikasi ditugu:

Adibidez;

- Lata, tetabrik eta plastikozko boteila batek 10 urte behar dituzte desagertzeko.

- Frutak egun batzuk behar ditu desagertzeko.

- Beirazko boteilak 4000 urte behar ditu desagertzeko

INGURUMENA ZAINDU BEHAR DUGU ETA OHITURA ALDATU. GOAZEN GUZTIOK HONDAKINAK MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATZERA.

Agurra

Aupaaaaaa gu Friki taldea gara eta Lehen Hezkuntzako 5. mailan gaude. Aurreko urtean 13 ikasle ginen eta orain 2 ikasle gehiago etorri dira. Beraz, 15 neska-mutil gara!

2011/01/17

PERU-HARRI



Atzo Leitzara eskursioa eduki genuen. 100 pertsonatik gora ginen eta 2 autobusetan joan ginen.Autobusean ordu bete tardatu genuen eta bidean bitartean Iñaki Iturainek galderak egiten zizkigun.Horrelako galderak egiten zituen: Leitza zein probintzietan dago?, Barriola zeinen aurka dauka lau erdiko finala?...

Peru-harrira iritsi ginenean harri jasotzaileen azalpena eman zigun Iñaki Perurenak.Esplikazioak eman eta gero ganbaran ordu laurden egon ginen harriak ikusten,eta gero esan zigun:

-Gustatzen al zaizkizue katapultak?- eta guk baietz erantzun genion.

Katapulta ikusi genuenean esan zigun berak egin zuela eta 16 kiloko harri bat 100 metro baino urrutiagora jaurti zuen. Hortik pixka batera bere baserri atzean zegoen mendira igo ginen Iñakik egindako eskulturaren ondoan argazkia ateratzera.

Gero Mikel, Jon eta Antton 300 metroko mendi batera korrika joan ginen, eta bidean kobazulo bat ikusi genuen. Puntaraino iristen aurrena Mikel izan zen, 2.Antton eta 3. Jon.Gero bera jaitsi ginen eta harriak altxatzen egon ginen.

Irten ginenean batzuk ez zuten bazkaria ekarri eta herrira jaitsi ginen jatera. Han 3 ordu egon ginen jolasten. Ondoren autobusa hartu genuen.

Oso ondo pasa genuen eta espero dugu berriro hain ondo pasatzea hurrengo irteeran, uste dugu lo egitera dela.

Firmatua: Mikel,Lurdes, Jon eta Lydia