2008/03/14

BALEAREN BERTSOAK

Orioko arrantzaleak urte askotan Ternuaraino (Kanada) joaten ziren bakailaoa eta inguru haietako baleak arrantzatzera ere.

Ekainetik urtarrilera ibiltzen ziren lurralde urrun haietan. Itsasontzietan 80 lagun aritzen ziren lanean. Hemendik eramaten zituzten beharrezko zituzten materialak: bizitzeko etxeak egiteko zurak, txalupak, labeak egiteko materiala, edariak, armak...

Orion ere 1901. urtean balea agertu zen eta mutilak.ausartu ziren balea harrapatzen eta hemen kantuan Benito Lertxundik kontatzen du orduan gertatutakoa:
I
Mila bederatzieun da lenengo urtian
Maiatzaren hamalaugarren egunian
Orioko herrikobarraren aurrian.
Balia agertu zan beatzik aldian.
II
Haundia ba zan ere azkarra ibilian.
Bueltaka han zebilen juan da etorrian.
Ondarra arrotuaz murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian.
III
Ikusi zutenian hala zebilela
beriala jun ziran treineruen bila.
Arpoi ta dinamitak eta soka bila.
Aguro ekartzeko etzan jende hila.
IV
Bost treinero juan ziran patroi banarekin.
Mutil bizkor bikainak guztiz onarekin.
Manuel Olaizola eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta Manterolarekin.
V
Baliak egindako salto ta marruak
ziran izugarri ta ikaratzekuak
atzera egin gabe ango arriskuak
arpoiakin hil zutenhan ziran hangoak.
VI
Bost txalupa jiran da erdian balia
gizonak egin zuten bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian hila edo itoa
legorretikan ba zan biba ta txaloa.
VII
Hamabi metro luze gerria hamar lodi
Buztan palak lau zabalal buetan pala bi.
Ezpainetan bizarrak beste ilera bi
orraziak bezalain zeuzkan ederki.
VIII
Gorputzez zan mila taberreun larrua.
Beste berreun mingain ta tripa barruak.
Gutxi janaz etzegon batere galdua.
Tinako sei pezetan izan zan saldua.
IX
Gertatu bat jarri det egiaren alde.
Hau horrela ez bada jendiari galde.
Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak esan bildur gabe.

ARRANTZA



Orain hamar urte baino bapore gutxiago dago. Gogorra da arrantzaleen bizitza, eta behera egin du. Oraindik, hala ere, herri arrantzalea da. Herriko plazaren parean lotuta egoten dira baporeak. Bederatzi ontzi daude bertan eta 133 pertsona aritzen dira lanean.

Otsaila aldean hasten dute denboraldia arrantzaleek eta antxoetan jarduten dute nagusiki, astelenehetik ostiralera ibiltzen dira itsasoan.
Uztaila hasieran, Orioko San Pedro festak eta gero, kainabera hartu eta atunak harrapatzeari ekiten diote arrantzaleek. Urrutira joaten dira eta hogei bat eguneko mareak egiten dituzte itsasoan.
Lehorrera bueltatzen direnean egun bat baino ez dute izaten lagun eta familiakoekin egoteko, hurrego egunean berriz itsasoratzen baitira.
Abendura arte ibiltzen dira atunetan.

Baxurako baporez gainera baporetxo txiki asko dago Orion eta txipiroietara joaten dira. Beste asko arrain txikitara ateratzen dira: panekak, dontzeilak, itsas-kabrak....

Eta ibaian bertan geratzen dira beste batzuk, neguko gau hotzetan, angulak harrapatzeko asmoz.

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK

Orion bi festa ospatzen dira nagusiki: Sanpedroak ekainean eta Sanikolasak abenduan.
Sanikolasetan jende ugari egoten da eta sanpedrotan berriz jende gutxi egoten da herri askotan ospatzen delako.
Sanikolas festak Orioko patroiarengatik ospatzen dira eta Sanpedroak, berriz, arrantzaleengatik. Sanpedroak ekainaren 29an ospatzen dira eta Sanikolasak abenduaren6an.

Ospakizun gehiago egoten dira:


- San Martin auzoko festak: azaroaren 11an ospatzen dira. Herriko baserritarren festa izaten da eta tradizio handikoa da.


- Bisiguaren eguna :ekaineko hirugarren igandean izaten da. Lehiaketa bat antolatzen da herriko parrileroen arten .


Bordeleko ardoaren azoka:
Maiatzaren 7eta 8an ospatzen da.
1.995.urtea geroztik Orio Frantzian bordel inguruan dagoen Saintciers sur Girende herriarekin senidetuta dago .

Senidetza honen ondorioz eta 2.002 urtea geroztik bordeleko ardoaren azoka ospatzen da Orion.
Jendea, bordeleko ardoa dastatzeko aukera izaten dute.


- 1901eko maiatzaren 14an Orioko arrantzaleek euskal arrazako azken balea harrapatu zuten, Kantauriko balea franka izenekoa. Hori dela eta bost urtez behin maiatzaren hamalauan balearen eguna ospatzen da. Jende asko egoten da. Balea harrapatzen duten bitartean nahi duena baserritarrez jantzita kalejiran joaten da plazaraino. Gero aspaldian gertatuta bezala antzerkia egiten dute eta oso ondo pasatzen dugu.

- Artizau azoka: abuztuko lehenengo igandean
- Estropadak:
- Orioko ikurrina: Abuztuko azkenengo igandean
- Arraun mugikorra. Orio Nazioarteko Estropada: Maiatzaren 7an.

2008/03/13

ORIOKO HISTORIA

Orio herri bezala sortu arretik Donostiko zati bat zen. Garai hartan Orion bizi ziren biztanleak oso gutxi ziren eta San Nicolás de Bari elizaren inguruan bizi ziren.

Oriotarrek, beren herria sortu nahian, Juan I. erregeari baimena eskatu zioten herria izateko. 1379ko uztailaren 12an Orio herri bilakatu zen, erregeak hiri-gutuna eman baitzion.

“Orio”edo”uriok” ura dagoen lekua esan nahi du.

1400- 1500 urteetan inguruko harrobietatik ateratako burdinaz betetako itsasonziak Oria ibaian barrena ibilzen ziren.

1500-1600 urteetan herrian bertan eta Oria ibaian zehar ontziola ugari zeuden, bertan ontziak egiten zituzten arranzarako nahiz merkatarizan jarduteko. Europako lurraldeetara bertako produktuak garraiatzen ziren eta kanpoko produktuak ekartzen ziren; horrela jarduten zuten merkataritzan. Arrantzan ere aritzen ziren bai Kantaurin baina baita urrunagoko itsasoetan ere.

1600-1800 urteetan krisia egon zen garai latz batean murgildu zen Orioko herria beste herrien antzera.
Ontziak egiteko materiala ez zegoen aurreko urteetan zuhaitz asko erabili baitziren. Ez zegoen guztientzat lana.
Merkataritza arriskutsu bihurtu zen gerrak zirela eta. Baleak asko gutxitu ziren gehiegi arrantzatu zirelako.
Biztanleei jaten eman zien lanbide nagusia nekazaritza izan zen.
1800-2000 urteetan lantegi txikiak sortu ziren: zeramika, arrain kontserba lantegia, altzari lantegia, jostunak, alpargatagileak...

NON DAGO "ORIO"?



Orio nahiko herri txikia da, baina gauza pila dauzka: Oribazar eta Antillako hondartzak, Kukuarri mendia, Altxerriko kobazuloak, kirol portua, futbol zelai ederra Oriokon jolasten dugunok entrenatzeko, baina guri gauza bat gustatzen zaigu bereziki, txikia denez kalean zehar bakarrik ibiltzen gara lasai lasai. Gainera jende ospetsu asko eman dituen herria da. Ezagunak egingo zaizkizue besteen artean Oteiza, Benito Lertxundi, Andu Lertxundi, Iñaki Gurrutxaga, Korta, Gozategi anaiak….



Orio Gipuzkoako kostaldeko herria da,
Urola Kosta eskualdekoa .
2005 ean 4.505 biztanle zituen .

Mugakideak
Iparraldean Kantauri itsasoa, mendebaldean
Aia eta haratago Zarautz , ekialdean
Usurbil eta Donostia eta hegoaldean Aia .

KOORDENATUAK

43-16 I 2-13-M
Bizkaiko Golkoan hegoaldeena dagoen herria.