2009/03/26

ESKOLA AGENDA 21




Aurten Eskola Agenda 21ean energiaren gaia landu dugu. Aurreko astean kalera atera ginen kaleko argiak,motorrak eta abar ikustera. Batzuk hondartzara joan ginen eta beste batzuk herrira.


Jakin nahi genuen zenbat energia gastatzen den gure herrian eta horretarako kale batzuetan kontatu genituen farolak, dendak eta ibilgailuak.


Jasotako datuekin proposamenak egingo dizkiogu alkateari: autobusa jartzeko herriko auzoak komunikatzeko, farola des egokiak kentzeko…Udaletxera joango gara proposamen hauek aurkeztera bilera batean.

2009/03/05

ANGULAK ETA AINGIRAK IKUSI DITUGU

Arantxa, Nerearen ama, eta Juanjo, Saraien aita ostiralean etorri ziren eskolara angulei buruz hitz egitera. Horretarako ekarri zuten: itsasontzi baten maketa, baia, linterna, angulak jasotzeko haska, angulak eta aingirak.
Esan ziguten non bizi diren, hogei miloi arrautz jartzen dutela, Sargazo itsasora joaten direla arrautzak egitera, gero angula txikiak Oriora etortzen direla…
Saioa oso polita izan zen. Haiei entzutea asko gustatu zitzaidan. Jon