2010/03/25
2010/03/15
TXAPELDUNAK
LARUNBATEKO PARTIDUA
Larunbatero partidua eukitzen dugu eta astelehenean eta ostiralean entrenamentua degu. Partidua Orokieta berrian euki genuen eta Orokietaren kontra. Irabazi egin genuen bategatik 14-13.
Gure entrenadorea Txopo izan zen. Baziren bi potolo oso faltosoak zirenak.Hasieran 8-8 hasi ginen, gero 10-10 jarri ginen eta bukaeran 14-13. Mikelek 4 gol sartu zituen, Asierrek beste 4 gol sartu zituen, Enekok beste 4 gol eta Anartzek 2 gol sartu zituen. Guk gauzak gaizki egiten bagenituen Txopo haserretu egiten zen.
Partidua bukatu zenean denok pozik jarri ginen irabazi egin genuelako eta gero Mikelen amak argazkiak atera zizkigun eta gero denok etxera joan ginen.
Mikel eta Jon
2010/03/02
Thalasan sutea
SUTEA
Astelehenean sua egon zen. Thalasa izeneko fabrika batean sua piztu zen. Batzuk esaten dute norbait zegoela lanean eta txispa bat bota zuela. Anibarko Portuan kia toxikoa egon zen eta esan ziguten lehio guztiak isteko eta parkean zegoen jendea etxera joan zen.
Mikalek elikopteroa eskatu zuen polizia etxera deituta langile bat erre egin zelako eta Bilbora eraman zuten, seguruena hospital ona dagoelako.
Gaur gure lagunak esan digute erre den gizona gure lagun baten osaba dela eta pentsatu degu gaizki sentituko zela eta nahi dugu sendatzea eta gure laguna pozik egotea.
Myriam eta Naudar