2010/05/13

BIZIKLETA EGUNA

Larunbata goizean eskolara joan ginen denak elkartzera.Eskolatik hasi ginen. Hasieran plaiara joan ginen rotondan buelta eman eta Anibarko Portu aldera joan ginen.Buelta txikia egin nahi zutenak Anibarkotik eskolara egin zuten eta handia egin behar genuenok Oribazarrera joan ginen eta Oribazar aldetik bueltan eskolara. Eskolan hamaiketakoa egin genuen eta gero denok etxera.

2010/05/03

AUSTRALIS: INTANGIBLES IN TERRA

AUSTRALIS

Asteazkenean Donostiako Kursaalera joan ginen 3garren eta 4garren mailakoak Australis erakusketa ikustera.

Ikusitako margolanak Australiako aborigenak egindakoak ziren. Aborigenak nomadak ziren. Lehenengo aldiz botaren aztarnak eta zaldi urratsak ikusi zituztenean beldurtu egin ziren. Bertako aborigenak beren seinaleak eta hizkuntza zeukaten. Harrietan ikurrak jartzen zituzten gauzak adierazteko: ”Hor dago zelai handi bat…”

Baina Australia ingelesak kolonizatu zuten, beren ohiturak eta bizimoduarekin. Aborigenak eta ingeles kolonizatzaileen artean gatazkak sortu ziren.

Erakusketa honetan gaur egun aborigenak egindako margolanak daude. Naturako marrazkiak egiten dituzte, lore eta animali batzuk kamuflatu egiten dituzte, puntu asko agertzen dira marrazkietan.

Bukatzerakoan guk ere artelan bat egin genuen guztion artean argazkietan ikusiko duzuen bezala.

Gero parke batera joan ginen bazkaltzera. Bero handia egiten zuen eta izerdi patsetan iritsi ginen.