2010/11/30

IGERIKETA KONPETIZIOA

Larunbatean konpetiziora joan nintzen. Iritsi ginenean jende asko zegoen. Bidasoa, Oarsoaldea eta Zarautz.

Aurrena piska bat entrenatu genuen. Hasi zenean neri “espalda” egitea tokatu zitzaidan. 1. bukatu nuen eta nere ama oso pozik ikusten nuen behetik. Gero “crol” 200m egin nituen eta 3. bukatu nuen eta bukaeran erreleboak egin genituen. Nikolasek eta nik azkar egin genuen baina taldeko beste biak nekatu egin ziren.

Aldatu eta autobusera joan ginen. Coca cola edan eta parrez eta kantatzen bueltatu ginen. Zarautzen irabazteagatik patata bravak jan genituen.

Jon

ESKOLA KIROLEKO PARTIDUAK

ESKOLA KIROLAKO PARTIDUAK

Lehengo larunbatean partidua eduki genuen Zarauzko ikastolan Txinparten aurka.

Irabazi egin genuen 33-0. Pertsona bat “frikia” ematen zuen, sake bat egiteko 2minutu tardatzen zuen, 10 pauso inguru egiten zituen boteak egin gabe eta 3 baino gehiago ezin dira egin. Gainera bere taldeko bati betaurrekotara bota baloia eta negarrez utzi zuen,

Oraingoz 6 partidutik 6rak irabazi ditugu 14-1, 20-9, 13-1, 28-6, 24-13 eta 33-0.

Oso errez irabazi ditugu partidu guztiak, talde ona daukagu eta hurrengo partidua ere irabaztea espero dugu.

Taldea 9 pertsonek osatzen dute: Mikel, Asier, Antton, Johanes, Eneko, Jon, Andoni, Alex, Anartz eta Jairo, eta entrenatzaileak hauek dira Joseba eta Irati.

Mikel eta Asier


SOFBOLEN GUSTORA

Aurora gure sofboleko entrenatzailea da. Oso ondo entrenatzen digu, eta oso maitagarría da. Aholku onak ematen dizkigu. Aurorak gogo asko jartzen dio sofbolari. Ane beste entrenadora da, Aurora bezain txintxoa.

Urrian Madrilen egon ginen. Partidu asko jokatu genituen, bat bakarrik galdu genuen. Ia- ia txapeldun atera ginen. Gu gustora gelditu ginen. Gainera etxera iritsi bezain laister zoriondu gintuzten eta batzuei opariak ere eman zizkiguten.

OBBko AHOLKUAK

- - Bateatzen duzunean pelota oso urruti bidaltzen baduzu

korrika azkar egin behar duzu baseetara.

- Pelota hartzeko oso adi egon behar duzu eta roling bat etortzen baldin bada guantea lurrean eduki behar duzu pelota ez joateko.

Myriam, Lurdes eta Xabier

2010/11/05

ZALDIRIK NAHI?

ZALDIAK ESKEINTZEN ARI GARA


Zaldiak ditugu eta orain oparitu egiten ditugu. Nahi al dituzu? Oparitzen ditugu eskapatu egiten direlako. Beraien erruz etxeko lanak ez ditut egin, denbora asko egon ginen harrapatzen eta gero bazkaltzeko ordua iritsi zen eta ez nuen denbora eduki.

SORGINA PIRULINA

meta name="Generator" content="Microsoft Word 11">

Atzo sorgina oparitu ziguten nire aitai eta neri. Nere aitari horia eta beltza . Neria txuria eta urdina da.

Atzo errealeko partidua ikusten neon eta justu sorgina oparitu zigun.

Neri esan zidan: - Hau aitai oparituko diogu? Eta nik baietz . Eta juxtu Sarpongnek gola sartu zuen.

Gaur goizean eskolan, gelan, Gorkak suertea ematen duen koilare bat ekarri du.

Pertsona bakoitzak hiru deseo ahal ditu eskatu. Gorkak neri ere deseo bat eskatzen utzi dit. Eskatutakoan Gorkak eskatu dudan deseoa asmatu egin du. Ni harrituta geratu naiz. Orduan beste deseo bat gehiago eskatzen utzi dit eta deseoa betetzea espero dut. Gorkak suerte asko dauka deseoak irakurtzen badakizkilako.

Nik ere deseoak irakurtzen jakin nahi nuke.

ASKIZU

Urriaren 27an Askizura joan ginen. Askizu Getariko auzo bat da. Aterpetxera heldu ginenean maletak utzi eta monitoreak mapa bat erakutsi zigun. Mapan gure eskualdeko kostaldeko herriak ikusi genituen: Getaria, Zarautz eta Zumaia.

Arratsaldean Getariara jeitsi ginen eta bidean txakolindegi bat ikusi genuen.

Askizun mahasti asko dago. Bi mahats mota dituzte: hondarribi zuria eta hondarribi beltza. Mahats mota horrekin txakolina egiten da. Orain arte txakolin zuria egiten zen. Baina orain beltzarekin ere egiten da.

Irailean jasotzen da mahatsa eta urtarrilean, San Anton egunean, dastatzen da.

Mahatsaren zukua kupeletan sartzen dute, hor hartzidura edo ferrmentazioa gertatzen da, hau da, xomorro batzuk muztioa txakolina bihurtzen dute. Hori da txakolina.

Udaberrian mahastiei hauts mota asko botatzen zaizkie, zomorroak ez sartzeko, baina hauts hauek kutsatu egiten dute eta pertsona batzuk kexatu egiten dira.

Getarian atalaia non zegoen ikusi genuen.

Getariko arratoiaren gainean, San Anton mendian, atalaia dago. Balea arrantzatzen zen garaian beti norbait egoten zen atalaian. Berak ikusten zuen ea balea zetorren. Orduan balea ikusten zuten bakoitzean sua pizten zuten abisatzeko bazetorrela. Eta gero herritar guztiak, bueno arrantzale guztiak joaten ziren balea ehizatzera.

Balea oso preziatua zen, zati guztiak aprobetxatzen zituzten: olioa, xaboia, hortzetako zepiloa eta hezurrekin altzari txikiak egiten zituzten.

1.901. urtean Oriok harrapatu zuen azken balea. Batzuk diotenez tranpakin, arpoiarekin batera dinamita jarri zutelako.

Baina azken balea arpoiarekin bakarrik 1878.urtean ehizatu zen Getaria eta Zarautzekoen artean eta Getariako hondartzara eraman zuten epaileak erabaki arte zeinena zen balea. Epaileak asko tardatu zuen zeinentzat zen erabakitzen. Azkenean Getariarrak bila joan zirenean balea ustelduta aurkitu zuten. Horren hezurrak Donostiako akuariumean daude.

Eta zergatik desagertu da balea?

Bale amak kumearekin etortzen ziren eta arrantzaleek aurrena kumea harrapatzen zuten eta gero errazago zen ama harrapatzea. Bale-kume asko harrapatu ziren eta balea desagertu egin zen. Orduan jateko gutxi

zegoen eta azkenean arrainak harrapatzen hasi ziren.

Frontoi ondoan monumentu bat ere ikusi genuen. Monumentuan “primus circumdedisti me” idatzita zegoen, “lehenengoa buelta ematen”.

Emakume irudi hau da Elkanok bere barkuaren brankan zeramana. Berez egurrezkoa zen. Getariarrek harrizko hau egin zuten bere omenez.

Azkeneko egunean kontrola egin genuen eta Elkanoren bidaia antzeztu genuen.

Bazen behin Magallanes izeneko marinel bat. Itsasoz Moluka irletara joan nahi zuen espeziak ekartzeko.

Magallaesek espedizioa egiteko ez zuen dirurik.Orduan erregearekin tratu bat egin zuen. 5 itsasontzi eta 300 marinel eman zizkion erregeak eta trukean ekarritako espezien erdia erregearentzat izango ziren.Itsasontziak hauek ziren: Trinidad,Victoria, San Antonio, Santiago eta Concepción.

Magallaesen ontziak Hego Polo aldera joan ziren bide berri bat bilatu nahi zuten. Han,orain Magallaesen itsasartea deitzen zaion tokian ekaitzak oso bortitzak dira. Hor Trinidad hondoratu egin zen.

Magalllanes itsasartea pasa eta Hego Polotik gora igo eta Itsaso Barera iritsi ziren. Han Itsaso Barean Magallaesek bi itsasontzi bidali zituen ikertzera eta San Antoniok alde egin zuen etxera eta besteek pentsatu zuten hondoratu egin zela. Itsaso Barean ez zuen haizerik jotzen eta arraunean joan behar izan zuten, egun asko pasa zituzten, eta janaria bukatu zitzaien. Orduan barkuaren belak hartu eta zopa egin zuten, arratoiak jan zituzten…Bitamina gabe gelditu ziren, frutak eta barazkiak jan gabe eskorbutoa, gaixotasun bat, zabaldu zen. Ezpainak more moreak jarri zitzaizkien, mingaina lodia eta hortzak erori zitzaizkien eta jende asko hil zen. Azkenean arraun egiten Itsaso Baretik atera ziren eta Filipinetara heldu ziren.Janariaren truke ispiluak eta horrelako gauzak eman zizkieten.Filipinetan denbora asko egin zuten eta Filipinarren kontra gerra sortu zen eta Magallanes hil egin zuten, Santiago barkua erre eta Filipinetatik ospa egin zuten. Baina horretarako kapitain berria behar zuten. Elkano aukeratu zuten, bera zelako 7 itsasoak ezagutzen zituen bakarra.

Elkanok geratzen ziren barkuak espeziaz gainezka bete zituen eta Concepcion barkua pisuarekin hondoratu egin zen. Geratzen ziren marinel guztiak bueltatzeko barku bat besterik ez zeukaten.

Elkanok bultatzeko etorritako bidea hartu beharrean aurrera egitea erabaki zuen, garai haietan bazelako susmoa mundua borobila zela. Honela iritsi ziren eta Sevillan erregeari esan zion espezia gutxi ekarri arren opari haundi bat zekarkiola eta hori mundua boribila zela frogatu zuela.

1519. urtean atera ziren 5 barku eta 300 marinel eta 1522an bueltatu zen barku bakar bat eta 18 marinel.

Primeran pasatu genuen, eguraldia era primerako izan zen.

Getariako kaian jolas bat egin genuen eta baporeak eta arrantzari buruzko gauzak ikasi genituen.

Arrantzara irtetzen direnean 2 edo 3 aste tardatzen dute. Normalean barko batean 15 pertsona joaten dira. Baxurako barkoen arrai kalitatea ez da berdina. Batzuk arrain kalitate ona dute eta beste batzuk txarragoa. Kalitate txarrekoan arrainak kolpeak jasotakoak dira, eta kalitate hobea lortzeko bapore batzuk popan tubo handi bat dute eta handik deskargatzen dute arraina, honela kolperik jaso gabe iristen dira irristatuz izotzetara. Horregatik garestiago izaten da.

Bapore batzuk ez daude ondo ikusita. Barkuak bueltan datozenean banko bat ikusten dute eta arrainak uretara botatzen dute eta berriro arrantzatzen dute .

Barko hauek udaberrian antxoa eta berdela harrapatzen dute.

Eta udaran atuna harrapatzen dute.

Neguan oporrak hartzen dituzte, gutxienez 2 hilabete.

Hurrengo egunean Zumaiara joan ginen oinez. Urte asko zituen zuhaitz baten aurrean argazkia atera genuen.

Aparejuekin arrantzan ibili ginen eta ondoren itsasontzi batean, yate txiki batean.

NOLA EGITEN DA APAREJUA?

Askizun erakutsi ziguten arantzatzeko aparejua nola egiten den.

Orain azalduko dizuegu :

1-kortxo batean pita ipini eta bi korapilo egin ondo lotzeko .

2-Kortxoan pita bildu laurogei buelta emanez.

3-Pitaren mutur aldean kortxito bat jarri

4-Kortxitoa baino beherago berunezko bolatxo bat ipini eta alikateekin ondo itxi.

5-Pitaren puntan birakaria jarri.Birakariak bi zulo dauzka. Bat pita lotzeko eta bestea amua jartzeko

6-Pita lotu ondoren amua jarri genion

7 Amua kortxoan sartu genuen minik ez hartzeko.

8- Arratsaldean Zumaiara joan ginen aparejuekin arrantza egitera.

Azkenean meriendatu genuen autobusaren zain geunden bitartean.

Askizun oso ondo pasatu dugu: puzzleak, marrazkiak, grafitiak egin ditugu, baita ere pijama desfilea, capoira, boxeoa egin genituen. Hor ikus ditzazkezue egindako marrazki eta grafitiak.

Eta bukatzeko pijama desfile eguneko capoeira dantzatuko dizuegu, zuek ere txaloekin parte har dezakezue.