2011/12/23

ZABORTEGIRA IRTEERA

Azaroaren 2an Zarauzko zabortegira joan ginen “Hondakinen kanpaina” bultzatzeko asmoz. Oriotik trenez abiatu eta Zarauzko tren geltokian Laiene (hezitzailea) zai zegoen.

Lehenengo momentutik hiru hitz garrantzitsu esan zizkigun hondakinei buruzkoak:

1- MURRIZTU.

2- BERRERABILI

3- BIRZIKLATU

Euskal Herrian arazo handienetariko bat hondakin asko sortzen dugula da. Adibidez; bakoitzak egunean 0.90kg hondakin sortzen dugu eta horrek ingurumenari kalte egiten dio.

Zabortegirako bidean puntu gorri batzuk aurkitzen ziren lurrean eta bertan hezitzaileak banatutako liburuxkako ariketak egiten genituen.






Hondakinei buruzko hainbat gauza ikasi ditugu:

Adibidez;

- Lata, tetabrik eta plastikozko boteila batek 10 urte behar dituzte desagertzeko.

- Frutak egun batzuk behar ditu desagertzeko.

- Beirazko boteilak 4000 urte behar ditu desagertzeko

INGURUMENA ZAINDU BEHAR DUGU ETA OHITURA ALDATU. GOAZEN GUZTIOK HONDAKINAK MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATZERA.

Agurra

Aupaaaaaa gu Friki taldea gara eta Lehen Hezkuntzako 5. mailan gaude. Aurreko urtean 13 ikasle ginen eta orain 2 ikasle gehiago etorri dira. Beraz, 15 neska-mutil gara!