2009/02/26

4. MAILAKOAK

DENBORAREN BILA


Ostiralean joku bat egin genuen “Denboran bila” izenekoa.

Joku hortan Orio hobeto ezagutu genuen. Ikastolakoekin batera hartu genuen parte. Asko ginen horregatik 10 talde osatu genituen. Oriori buruz ez genekien gauzak ikasi genituen: historia, kaleak, parkeak…



Froga bat egiten bazenuen pegatina bat ematen zuten eta horrela 6 lortu arte. Azkeneko frogan eskutitz bat idatzi behar zen alkateari: krisia ez egotea, zuhaitz gehiago jartzea…eskatu genion.

Alde batetik bestera korrika ibili ginen.Azkenean nekatuta bukatu genuen. Anibarko Portuan 2 talde galdu egin ziren eta beren bila joan ziren.





Bukaeran eskolara etorri baino lehenago “Zorionak zuri” kantatu zioten Mikel Etxarriri.

2009/02/24

INAUTERIAK ESKOLAN

Ostiralean, otsailaren 20an ospatu genituen Inauteriak gure eskolan. Goizean geletan denok txukun txukun prestatu ondoren, 10:00etan kalera irten ginen. Euskal Herriko mozorroak aukeratu genituen guztiok. Kalejiran dantzan joan ginen herriko plazaraino eta han dantza desberdinak egin genituen jende aurrean. Eguerdian eskolara itzuli ginen eta bazkaldu ondoren berriro jantzi eta frontoian goizeko dantzak egin genituen gurasoen aurrean. Bukatzeko txokolatada eder bat prestatu genuen.
Hauek dira aurten jantzi ditugun mozorroak:






















Txatxoak eta Mielotxin: Lanzeko inauterietan jazten den mozorroa da. Gure eskolako haur hezkuntzako haurrak ziren txatxoak. Beraiek egin zituzten koloretazko paperekin txano luzeak. Erropa bizi bizia eraman zuten. Oso mozorro polita da. Mielotxin panpin erraldoia sarri txatxoekin joaten da. Oso luzea da eta guk karroza batean eraman genuen.



Zaku zaharrak: Lesakakoak dira. Burua txapelarekin eta oihalarekin aurpegia tapatuta daude.Eskuan makila bat daukate. Gorputzean zaku bat jantzita daramate.


Lamiak: Mundakako herritik hartu dugu mozorro hau. Atorrekin batera ateratzen dira. Gu, 3. eta 4. mailakoak jantzi ginen honela. Gona eta blusa beltz bat daramate, soka txuri bat eta peluka txuri bat ere zapi gorri batekin. Aurpegia txuri eta beltzez margotuta daukate.


Atorrak: Mundakako inauterietako mozorroa da. Musika jotzen dute. Jantzi txuria eramaten dute eta bigote handiak marrazten dituzte. Lamiekin ibiltzen dira dantzan.

Mairuak: Lesakako inauterietan ateratzen den mozorroa da. 5. eta 6. mailakoak jantzi ziren honela. Horretarako oihalekin zati luzeak egin eta jantzian pegatu zituzten.Lastozko txanoan ere oihalezko zatiak moztu eta pegatu zituzten.

Zanpantzarrak: Zubieta eta Ituren herriko mozorroak dira. Edozein jaietan jende asko ibiltzen da zanpantzarrez jantzita. Joareak jotzen dituzte baina gure eskolakoek latazko pote batzuekin egin zituzten benetako joareak asko pisatzen dutelako. Joaldunek kaletikan dantzatzen ari ginela erritmoa markatzen zuten. Guk zanpantzarrak deitzen diegu baina beste herri batzuetan joaldunak, ttuntturroak e.a.

2009/02/12

SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera, abesten atera ginen herrian. Goizeko hamarretan irten ginen eta bi ordu eta erdiko ibilbidea egin genuen. Bertsoak eta koplak abestu genituen aiton amonen eguneko egoitzan, udaletxe aurrean… Hau da alkateari asmatutako kopla:

Kaixo alkate U-ko parke bat
jarri hondartza izkinean
bestela ezin gara ibili
inon monopatinean

Abesti guztiak laguntzen trikitilariak, pandero joleak eta txistulariak izan genituen. Eskuetan guztiok makila generaman erritmoa eramateko.
Hamaiketakoa plazan egin genuen. Eguraldi ona zegoen eta oso ondo pasa genuen.

2009/02/09

Alex-en dordoka: "Koti"

Nere dortokak Koti izena du oso kotila delako. Ez dakit zenbat urte dauzkan baina nerekin bi urte darama. Dordoka ikusten badezue uretakoa da. Neguan dordokak hibernatu egiten dute,,lo zorroan egoten dira) eta ez det ikusten, baina udaran ez dute hibernatzen eta dordokarekin jolastu egiten dut.

Koti eta beste dortoka erosi genituen nere aitaren urtebetetzean. Baina bestea desagertu egin zen, nola txikia zen ba leku batetik sartuko zen seguroena.

Negu batean Koti balkoian, uretan zegoen eta nola hotza zegoen ura izoztu egin zen eta Koti gutxiengatik ez zen hil.