2009/01/29

ZARAGUETA HONDARTZAN 25 urte


ZARAGUETA ESKOLAK

Zaragueta izeneko bi ikastetxe daude, bata Madrilen eta bestea Orion.1972urtean inauguratu zen Juan Zaragueta izeneko eskola Orion, inaugurazio hartan Juan Zaragueta bera egon zen nahiz eta 90urte beteak eduki.Garai hartako eskola modernoa izan zen, izan ere jangela …zituen. Gainera eskola mistoa zen, alegia neskak eta mutilak biltzen ziren eta gainera Aiako umeak etortzen ziren ikastera .

Urteak pasa ahala eraikuntza zaharra ikastolak hartu zuen eta berria egin zen hondartza ondoan .

Orain 2009ko urtarilaren 23an ospatuko dugu eraikuntzaren 25.urteurrena eta orain arte biltegian egon den bustoa Zaraguetako atarian jarriko dute.

Juan zaragueta BengoeTXea

Juan Zaragueta 1883.urtean jaio zen Orion eta hil 1974.urtean. Pentsalari ospetsua, filosofoa, eliz- gizonaizan zen.

Irakaskuntzan ere urte asko egon zen. Liburu asko idatzi zituen eta azken liburua 1971. urtean idatzia izan zen. Juan Zaraguetaren liburuak aztertu dituztenek esaten dute bere pentsamenduan oreka eta baretasuna ikusten dela.

Nahiz eta herri askotan bizi bere jaioterria bihotzean eramaten zuen beti.

PEIO AÑORGAREKIN SOLASEAN


Peio jatorra da eta hitz garbiekin hitz egiten du. Ipuinak kontatu dizkigu eta asko gustatu zaizkit. Batez ere asko mogitu da eta baita ere keinuak egin ditu. Bere olerkiak oso politak ziren eta ez naiz aspertu. Beno gauza bat ahaztu zait esatea egia esan sila ez dakit zergaitik jarri diogun, silatik beti altxata zegoen. Niri hitz jokoak gustatu zaizkit, beno, egia esan dena gustatu zait.
JUNE ARRUTI

2009/01/08

EGIPTO

Ikasturte honetan landu dugun gai bat Egipto izan da. Gauza asko ikasi ditugu: piramideak faraoiak hilobiratzeko zirela, jainko asko zituztela, oso jakintsuak zirela... Katuak egiptoarrentzat jainko txiki batzuk ziren eta oso ondo tratatzen zituzten.



Argazkian egiptoarren marrazki bat azaltzen da. Oso artista onak ziren. Nerearen amak ekarri zuen marrazki hau Egiptotik. Papiroaren gainean margotuta dago. Papiroa landare mota baten azaletik ateratzen zuten eta idazteko eta marrazkiak egiteko erabiltzen zuten. Pertsonen irudiak begi baker batekin marrazten zituzten, alde batera begira.



Egiptoren gaia landu ondoren maketa bat egiten hasi ginen. Maketa horretan gauza asko jarri ditugu: Nilo ibaia, krokodriloak, ahateak, hipopotamoak, txalupak, piramideak, tenpluak, basamortua, xadufak, obeliskoak, herriak, esfingeak, mendiak, palmerak... Argazki honetan ikusten duzuena xadufa izena du eta tresna bat zen baratzak ureztatzeko.



Bukatzeko LHko 4.mailakoei emanalditxo bat prestatu genien guk asmatutako dantza eta guzti.
OSO ONDO PASA GENUEN.