Ikasturte honetan landu dugun gai bat Egipto izan da. Gauza asko ikasi ditugu: piramideak faraoiak hilobiratzeko zirela, jainko asko zituztela, oso jakintsuak zirela... Katuak egiptoarrentzat jainko txiki batzuk ziren eta oso ondo tratatzen zituzten.
Argazkian egiptoarren marrazki bat azaltzen da. Oso artista onak ziren. Nerearen amak ekarri zuen marrazki hau Egiptotik. Papiroaren gainean margotuta dago. Papiroa landare mota baten azaletik ateratzen zuten eta idazteko eta marrazkiak egiteko erabiltzen zuten. Pertsonen irudiak begi baker batekin marrazten zituzten, alde batera begira.

Egiptoren gaia landu ondoren maketa bat egiten hasi ginen. Maketa horretan gauza asko jarri ditugu: Nilo ibaia, krokodriloak, ahateak, hipopotamoak, txalupak, piramideak, tenpluak, basamortua, xadufak, obeliskoak, herriak, esfingeak, mendiak, palmerak... Argazki honetan ikusten duzuena xadufa izena du eta tresna bat zen baratzak ureztatzeko.
Bukatzeko LHko 4.mailakoei emanalditxo bat prestatu genien guk asmatutako dantza eta guzti.
OSO ONDO PASA GENUEN.
No hay comentarios:
Publicar un comentario