2009/01/29

ZARAGUETA HONDARTZAN 25 urte


ZARAGUETA ESKOLAK

Zaragueta izeneko bi ikastetxe daude, bata Madrilen eta bestea Orion.1972urtean inauguratu zen Juan Zaragueta izeneko eskola Orion, inaugurazio hartan Juan Zaragueta bera egon zen nahiz eta 90urte beteak eduki.Garai hartako eskola modernoa izan zen, izan ere jangela …zituen. Gainera eskola mistoa zen, alegia neskak eta mutilak biltzen ziren eta gainera Aiako umeak etortzen ziren ikastera .

Urteak pasa ahala eraikuntza zaharra ikastolak hartu zuen eta berria egin zen hondartza ondoan .

Orain 2009ko urtarilaren 23an ospatuko dugu eraikuntzaren 25.urteurrena eta orain arte biltegian egon den bustoa Zaraguetako atarian jarriko dute.

Juan zaragueta BengoeTXea

Juan Zaragueta 1883.urtean jaio zen Orion eta hil 1974.urtean. Pentsalari ospetsua, filosofoa, eliz- gizonaizan zen.

Irakaskuntzan ere urte asko egon zen. Liburu asko idatzi zituen eta azken liburua 1971. urtean idatzia izan zen. Juan Zaraguetaren liburuak aztertu dituztenek esaten dute bere pentsamenduan oreka eta baretasuna ikusten dela.

Nahiz eta herri askotan bizi bere jaioterria bihotzean eramaten zuen beti.

No hay comentarios: