2008/05/21

"Elefante txikia"UNAI

ELEFANTE TXIKIA

Bazen behin elefante txiki bat. Beste elefanteek baztertuta zeukaten txikia zelako. Elefante txikia beste elefanteekin jolastera joan zen baina ez zuten nahi. Behin eta berriro saiatzen da elefanteekin jolasten baina ez zuten nahi berarekin jolastu txikia zelako.

Herritik joan zen. Bidean untxi txiki bat ikusi zuen eta esan zion:
-Nire laguna izan nahi al duzu?
eta esan zion untxitxoak:
- elefante baten laguna? ez . Harro-harro jarri zen utxia.
Eta aurrera segi zuen.


Bi kilometro egin da gero txingurritxo txikitxo bat ikusi zuen eta esan zion:
-Ni zure laguna izateko nire aurka lasterketa bat egin beharko duzu, baina irabazi egin behar didazu.
Elefante txikia saiatu zen txingurritxoari irabazten baina txingurritxoak irabazi zion elefante txikiari. Eta negar eta negar joan joan zen elefante txikia.


Hogeita hamar metro eta gero, suge bat ikusi zuen eta esan zion:
-Nire laguna izan nahi al duzu?
eta esan zion:
-Ez , neri elefante batek zapaldu zidanetik ez naiz izango elefante baten laguna.
-Baina nik ez nizun zapaldu.
-Badakit, baina gorroto diet elefanteei.
Eta joan zen buruan pentsatzen:
-Elefante bihurria izango zen. Ikusten badut, ikusiko du, elefante bihurri horrek, beste animaliei mina ematen: ai, ai, ai.
Eta horrela joan zen.
Hirurogeita hamar kilometro egin zituen eta jirafatxo txiki bat ikusi zuen eta esan zion:
-Eh! zu!
-Zein, ni?
-Bai, zu. Zure herrikoak txikiak al dira jirafa?
-Bai, nire herrikoak txikiak dira. Hemen herri guztietako animaliak elkartzen dira eta denen artean herria egin dugu eta horrela animali txikien herria da.
-Elefante txikirik ba al dago
Eta orduan galdetu zion elefante txikiak:
-Ba al daukat zure laguna izatea?
-Bai, noski! zergatik ez!
Eta horrela joan ziren animali txikien herrira.

Herrian, lagun asko egin zituen. Eta herrikoek asko maite zuten. Gauza ederrak egiten zituelako. Adibidez: Marrazkiak, bertxoak, txisteak…


Eta animali txikien herria orain elefanntearen herria ere ba da. Hala baza ez bazan sar dadila animali txikien plazan.

No hay comentarios: