HEGAN EGITEARI
BELDURRA
ZION ARRANOA
Dakizuenez arranoak arrautzetatik jaiotzen
dira. Ba egun eguzkitsu eder batean, habi batean han zeuden 5bat arrano txio-txioka jolasean.
Arrano ama eta arrano aita heldu ziren habira.
Amak esan zien:
-Hegan egiteko garaia iritsi zaizue. Lehenengoak salto handi bat eman eta lortu zuen, 2.goak ere lortu zuen, 3.goak ere, baina azkenak… Inor ez zen konturatu azkenak ez zuela lortu hegan irtetea. Azkena hegan hasi bai, baina airean zihoala beheraka, beheraka, beheraka eta plof! belarretan erori zen.
Txoritxoak hanka bihurritu zuen eta ezin zuen mugitu. Baina erortzen ari zela hegan zetorren
arrano batek arrano txikia erortzen ikusi zuen.
Arrano hura kristonakoa zen. Imajinatuko duzuenez kristonako arrano hori arrano txikia jatera joan zen.
Txikiak handia ikustean belarretan zegoen zulo
batean sartu zen. Zulo hori sator zuloa zen.
Ez dakit nola arraio iritsi zen hara baina benda zati luzexka bat zegoen han barruan sator zuloan eta arrano txikiak benda fuerte-fuerte
kiribildu zuen hankan eta gero korapilo potolo
bat egin zuen.
Hortik ordu bat aldera edo, burua atera zuen ea arrano handi hura oraindik hor zegoen begiratzeko. Baina suertez arrano hura ez zegoen kanpoan.
Bitartean arrano ama arrano kumeak kontatzen
ari zela konturatu zen bat falta zela, orduan familia arrano txikiaren bila hasi ziren.
Arrano txikia bapo – bapo zegoen bi arratoi
ehizatu eta jan baitzituen. Gero arrano txikia
estalpe bila hasi zen. Eguerdia zen eta siesta
bat egin nahi baitzuen, zeren asko ibili zen eta
oso nekatuta baitzegoen.
Azkenean utzitako txabola bat bilatu zuen.
Barruan lastoa besterik ez zegoen, eta goraka
zihoazen eskailera batzuk ere bai.
Eskaileratik gora igo eta……. han zegoen untxi polit bat. Orduan galdetu zion:
-Untxitxo emango al zenidake aholku bat mesedez? Nire familiaren bila nabil eta ez ditut
aurkitzen eta!
-Bai noski hegan joan eta errez asko bilatuko
dituzu.
-Baina niri beldurra ematen dit hegan egitea
zeren lehengoan kristonako letxea hartu nuen
eta hanka bihurritu nuen eta beldur naiz zerbait larriagoa egingo dudan.
Orduan badaezpada ere ez zen hegan egiten saiatu.
Gero paseotxo bat ematera atera zen kantari basora.
Bitartean amak arrano txikiaren kantua aditu zuen. Amak esan zien familiakoei:
-eh! aita, umeok! gure arrano txikiaren kantua entzun dut hor nonbait. Lurreratu ziren eta han zegoen arrano txikia. Hau da poza hartu zutena familiakoek eta arrano txikiak ere bai noski.
Gero familiak esan zion:
-Saiatu zaitez hegan egiten.
-Ez, ez niri beldurra ematen dit hegan egiteak.
Azkenean nola hala konbentzitu zuten saiatzeko. Salto handi bat eman eta ederki asko lortu zuen hegan egitea. Eta poz-pozik bizi izan zen arrano familia hori.
Hala bazan edo ez bazan zar dadila kalabazan
eta atera dadila Orioko plazan.
2008/05/20
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario