2008/05/20

"Mutil txintxoa" AINITZE




Bazen behin mutil txiki bat. Etxera iritsi eta etxeko lanak egiten zituen , amari kaso egiten zion gauza batzuetan... Baina besteetan ez. Etxeko lanak ez zeuzkan batean lan koadernoa egin behar zuen. Hurrengo egunean andereñoak esan zuen :
-umeak ekarri al dituzue etxeko lanak?
-bai ekarri ditugu etxeko lanak.
-ea erakutsi!
-ez dizut erakutsiko! Egia esan egin gabe zuen eta gainera askotan uzten zuen egingabe .
-amari deituko diot eta amari esango diot .



Ama eta andereñoa elkartu ziren eta umeak eten egin zuen eta esan zuen :
-etxeko lanak gehiago ez ditut egingo andereñoak nota txarrak jartzen dizkidalako.


Gaua iritsi zen eta aita etorri zen, amak dena kontatu zion eta aitak errieta bota zizkion umeari. Aitak zigortu egin zuen eta hurrengo egunean beste eskola batera eraman zuen.

Andereñoa gogorragoa zen eskola horretan eta esan zion:
-Ez badituzu etxeko lanak egiten hurrengo egunean egingo dituzu!
Orduan mutil txintxoak pentsatu zuen:
-egiten baditut etxeko lanak utziko dit ateratzen ezta? Baietz uste dut!

Honela gertatu zen. Eta eskola horretan jarraitu zuen ume harrek betirako txintxoa izaten.

No hay comentarios: