2009/06/03

ALBERT EINSTEIN


ALBERT EINSTEIN


Albert Einstein fisikari eta matematikari alemaniarra zen eta lagun batzuk zituen fisikariak zirenak: Henri Poincare’ eta Hendrik Lorentz.

1879ko martxoaren 14an jaio zen eta hil 1955ko apirilaren 18an.

1905ean Berna (suiza)joan zen. Erlatibitatearen teoria asmatu zuen.

.Newton baina fisikari Hobea izan zen. 1921.urtean fisikako nobel saria jaso zuen efektu fotoelektrikoa esplikatzeagatik.

1933an AEBetara joan zen judua zelako. Alemanian geratzen baldinba zen hil egingo zutelako.

AEBn zegoela bonba atomikoa asmatu zuen.

Ikusita zenbat jende hil zen Hirosimako eta Nagasakiko jendea bere kontra jarri ziren.

Eskolan uste zuten atzeratua zela. Egun batean irakasle batek esan zion:
-Inoiz ez zara ezer izango.

Eskolan aspertu egiten zen eta bakarrik bere amak biolina erakusten zion eta bere osabaK erlijioa. Bere emazteak Mileva izenekoa lanekin laguntzen zion eta uste dute Mileva Einstein baina azkarragoa izan zela.


Albert Einsteinek esaten zituen hainbat gauza:

1-Todos somos muy ignorantes. lo que ocurre es que no todos ignoramos las mismas cosas.

2-Si buscas resultados distintos, no hagas siempre lo mismo.

3-Hay dos cosas infinitas: el universo y la estupidez humana. Y del universo no estoy seguro.

4-la vida es muy peligrosa. No por las personas que hacen el mal, sino por las que se sientan a ver lo que pasa.

5-Hay una fuerza motriz mas poderosa que el vapor, la electricidad y la energia atomica: la voluntad.

6-Comienza a manifestarse la madurez cuando sentimos que nuestra preocupación es mayor por los demas que por nosotros mismos.

7-Nunca consideres el estudio como una obligación, sino como una oportunidad para penetrar en el bello y maravilloso mundo del saber.

8-Los grandes espiritus siempre han encontrado una violenta oposición de parte de mentes mediocres.

9-Al principio todos los pensamientos pertenecen al amor. Despues todo el amor pertenece a los pensamientos.

10-Vivimos en el mundo cuando amamos. Solo una vida vivida para los demas merece la pena ser vivida.

2009/05/18

Honela idazten du dagoeneko Gabrielek. Galiziatik aurten gelara etorri da eta indio samar baina nahi duena esateko gai da.

NIRE TXAKURRA

nire txakurra

Nire txakurra oso txintxua da baina batzutan oso tontua da zeba guk kalera goazenean eta Baladak oso fuerte tira egin eta ni erori.

Egun batean, ez dakit zer egun baina egun batean Iker etorri nire etxera eta Baladak puskatu zapatilak.

Nire txakurrari gustatzen txokolatea eta egun batean tableta txokolatea erori eta Baladak dena jan, gero balada oso potolo.

2009/05/06

GALIZIA




Oriotik joan nintzen aita eta amarekin Galiziara aurreko astean. Villagarciara joan ginen kotxeakin eta nire lagunak bisitatu nituen eskolan. Ni zuzendaria eta irakasleekin egon nintzen. Eta zuzendariarekin laugarren mailara joan nintzen. Denak oso pozik jarri ziren eta marrazkiak eta sinadurak eskatu zizkidaten.
Nere lagun bati broma bat egin nion. Esan nion euskeraz:
- Zu neska zara? bai edo ez.
eta beste lagunak, Alexek broma ezagutzen zuen, eta esan zuen:
- Ez,ez, "di" ez.
Eta Pablok bai ezan zuen. Ez zion Alexi kasu egin. Ni parrez lehertu nintzen, neska zara galdetu eta bai esan zuelako.
Eta errekreoan ostiko bat emango zidala esan zuen.
Eta gero nire etxera joan nintzen bazkaltzera eta gero Alexen etxera joan nintzen eta play 2 eta game boy color-rekin jolastu genuen eta game boy color oparitu zidan. Ni Coca-cola lata edan eta mozkortu nintzen.
Beste egun batean zinera joan ginen pelikula bat ikustera. Azken egunean lagun guztiak agurtu nituen eta esan nien bueltatuko nintzela.
Gabriel

2009/03/26

ESKOLA AGENDA 21




Aurten Eskola Agenda 21ean energiaren gaia landu dugu. Aurreko astean kalera atera ginen kaleko argiak,motorrak eta abar ikustera. Batzuk hondartzara joan ginen eta beste batzuk herrira.


Jakin nahi genuen zenbat energia gastatzen den gure herrian eta horretarako kale batzuetan kontatu genituen farolak, dendak eta ibilgailuak.


Jasotako datuekin proposamenak egingo dizkiogu alkateari: autobusa jartzeko herriko auzoak komunikatzeko, farola des egokiak kentzeko…Udaletxera joango gara proposamen hauek aurkeztera bilera batean.

2009/03/05

ANGULAK ETA AINGIRAK IKUSI DITUGU

Arantxa, Nerearen ama, eta Juanjo, Saraien aita ostiralean etorri ziren eskolara angulei buruz hitz egitera. Horretarako ekarri zuten: itsasontzi baten maketa, baia, linterna, angulak jasotzeko haska, angulak eta aingirak.
Esan ziguten non bizi diren, hogei miloi arrautz jartzen dutela, Sargazo itsasora joaten direla arrautzak egitera, gero angula txikiak Oriora etortzen direla…
Saioa oso polita izan zen. Haiei entzutea asko gustatu zitzaidan. Jon

2009/02/26

4. MAILAKOAK

DENBORAREN BILA


Ostiralean joku bat egin genuen “Denboran bila” izenekoa.

Joku hortan Orio hobeto ezagutu genuen. Ikastolakoekin batera hartu genuen parte. Asko ginen horregatik 10 talde osatu genituen. Oriori buruz ez genekien gauzak ikasi genituen: historia, kaleak, parkeak…



Froga bat egiten bazenuen pegatina bat ematen zuten eta horrela 6 lortu arte. Azkeneko frogan eskutitz bat idatzi behar zen alkateari: krisia ez egotea, zuhaitz gehiago jartzea…eskatu genion.

Alde batetik bestera korrika ibili ginen.Azkenean nekatuta bukatu genuen. Anibarko Portuan 2 talde galdu egin ziren eta beren bila joan ziren.





Bukaeran eskolara etorri baino lehenago “Zorionak zuri” kantatu zioten Mikel Etxarriri.

2009/02/24

INAUTERIAK ESKOLAN

Ostiralean, otsailaren 20an ospatu genituen Inauteriak gure eskolan. Goizean geletan denok txukun txukun prestatu ondoren, 10:00etan kalera irten ginen. Euskal Herriko mozorroak aukeratu genituen guztiok. Kalejiran dantzan joan ginen herriko plazaraino eta han dantza desberdinak egin genituen jende aurrean. Eguerdian eskolara itzuli ginen eta bazkaldu ondoren berriro jantzi eta frontoian goizeko dantzak egin genituen gurasoen aurrean. Bukatzeko txokolatada eder bat prestatu genuen.
Hauek dira aurten jantzi ditugun mozorroak:






















Txatxoak eta Mielotxin: Lanzeko inauterietan jazten den mozorroa da. Gure eskolako haur hezkuntzako haurrak ziren txatxoak. Beraiek egin zituzten koloretazko paperekin txano luzeak. Erropa bizi bizia eraman zuten. Oso mozorro polita da. Mielotxin panpin erraldoia sarri txatxoekin joaten da. Oso luzea da eta guk karroza batean eraman genuen.



Zaku zaharrak: Lesakakoak dira. Burua txapelarekin eta oihalarekin aurpegia tapatuta daude.Eskuan makila bat daukate. Gorputzean zaku bat jantzita daramate.


Lamiak: Mundakako herritik hartu dugu mozorro hau. Atorrekin batera ateratzen dira. Gu, 3. eta 4. mailakoak jantzi ginen honela. Gona eta blusa beltz bat daramate, soka txuri bat eta peluka txuri bat ere zapi gorri batekin. Aurpegia txuri eta beltzez margotuta daukate.


Atorrak: Mundakako inauterietako mozorroa da. Musika jotzen dute. Jantzi txuria eramaten dute eta bigote handiak marrazten dituzte. Lamiekin ibiltzen dira dantzan.

Mairuak: Lesakako inauterietan ateratzen den mozorroa da. 5. eta 6. mailakoak jantzi ziren honela. Horretarako oihalekin zati luzeak egin eta jantzian pegatu zituzten.Lastozko txanoan ere oihalezko zatiak moztu eta pegatu zituzten.

Zanpantzarrak: Zubieta eta Ituren herriko mozorroak dira. Edozein jaietan jende asko ibiltzen da zanpantzarrez jantzita. Joareak jotzen dituzte baina gure eskolakoek latazko pote batzuekin egin zituzten benetako joareak asko pisatzen dutelako. Joaldunek kaletikan dantzatzen ari ginela erritmoa markatzen zuten. Guk zanpantzarrak deitzen diegu baina beste herri batzuetan joaldunak, ttuntturroak e.a.

2009/02/12

SANTA AGEDA BEZPERA

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera, abesten atera ginen herrian. Goizeko hamarretan irten ginen eta bi ordu eta erdiko ibilbidea egin genuen. Bertsoak eta koplak abestu genituen aiton amonen eguneko egoitzan, udaletxe aurrean… Hau da alkateari asmatutako kopla:

Kaixo alkate U-ko parke bat
jarri hondartza izkinean
bestela ezin gara ibili
inon monopatinean

Abesti guztiak laguntzen trikitilariak, pandero joleak eta txistulariak izan genituen. Eskuetan guztiok makila generaman erritmoa eramateko.
Hamaiketakoa plazan egin genuen. Eguraldi ona zegoen eta oso ondo pasa genuen.

2009/02/09

Alex-en dordoka: "Koti"

Nere dortokak Koti izena du oso kotila delako. Ez dakit zenbat urte dauzkan baina nerekin bi urte darama. Dordoka ikusten badezue uretakoa da. Neguan dordokak hibernatu egiten dute,,lo zorroan egoten dira) eta ez det ikusten, baina udaran ez dute hibernatzen eta dordokarekin jolastu egiten dut.

Koti eta beste dortoka erosi genituen nere aitaren urtebetetzean. Baina bestea desagertu egin zen, nola txikia zen ba leku batetik sartuko zen seguroena.

Negu batean Koti balkoian, uretan zegoen eta nola hotza zegoen ura izoztu egin zen eta Koti gutxiengatik ez zen hil.

2009/01/29

ZARAGUETA HONDARTZAN 25 urte


ZARAGUETA ESKOLAK

Zaragueta izeneko bi ikastetxe daude, bata Madrilen eta bestea Orion.1972urtean inauguratu zen Juan Zaragueta izeneko eskola Orion, inaugurazio hartan Juan Zaragueta bera egon zen nahiz eta 90urte beteak eduki.Garai hartako eskola modernoa izan zen, izan ere jangela …zituen. Gainera eskola mistoa zen, alegia neskak eta mutilak biltzen ziren eta gainera Aiako umeak etortzen ziren ikastera .

Urteak pasa ahala eraikuntza zaharra ikastolak hartu zuen eta berria egin zen hondartza ondoan .

Orain 2009ko urtarilaren 23an ospatuko dugu eraikuntzaren 25.urteurrena eta orain arte biltegian egon den bustoa Zaraguetako atarian jarriko dute.

Juan zaragueta BengoeTXea

Juan Zaragueta 1883.urtean jaio zen Orion eta hil 1974.urtean. Pentsalari ospetsua, filosofoa, eliz- gizonaizan zen.

Irakaskuntzan ere urte asko egon zen. Liburu asko idatzi zituen eta azken liburua 1971. urtean idatzia izan zen. Juan Zaraguetaren liburuak aztertu dituztenek esaten dute bere pentsamenduan oreka eta baretasuna ikusten dela.

Nahiz eta herri askotan bizi bere jaioterria bihotzean eramaten zuen beti.

PEIO AÑORGAREKIN SOLASEAN


Peio jatorra da eta hitz garbiekin hitz egiten du. Ipuinak kontatu dizkigu eta asko gustatu zaizkit. Batez ere asko mogitu da eta baita ere keinuak egin ditu. Bere olerkiak oso politak ziren eta ez naiz aspertu. Beno gauza bat ahaztu zait esatea egia esan sila ez dakit zergaitik jarri diogun, silatik beti altxata zegoen. Niri hitz jokoak gustatu zaizkit, beno, egia esan dena gustatu zait.
JUNE ARRUTI

2009/01/08

EGIPTO

Ikasturte honetan landu dugun gai bat Egipto izan da. Gauza asko ikasi ditugu: piramideak faraoiak hilobiratzeko zirela, jainko asko zituztela, oso jakintsuak zirela... Katuak egiptoarrentzat jainko txiki batzuk ziren eta oso ondo tratatzen zituzten.



Argazkian egiptoarren marrazki bat azaltzen da. Oso artista onak ziren. Nerearen amak ekarri zuen marrazki hau Egiptotik. Papiroaren gainean margotuta dago. Papiroa landare mota baten azaletik ateratzen zuten eta idazteko eta marrazkiak egiteko erabiltzen zuten. Pertsonen irudiak begi baker batekin marrazten zituzten, alde batera begira.



Egiptoren gaia landu ondoren maketa bat egiten hasi ginen. Maketa horretan gauza asko jarri ditugu: Nilo ibaia, krokodriloak, ahateak, hipopotamoak, txalupak, piramideak, tenpluak, basamortua, xadufak, obeliskoak, herriak, esfingeak, mendiak, palmerak... Argazki honetan ikusten duzuena xadufa izena du eta tresna bat zen baratzak ureztatzeko.



Bukatzeko LHko 4.mailakoei emanalditxo bat prestatu genien guk asmatutako dantza eta guzti.
OSO ONDO PASA GENUEN.