2008/04/17

I. ZUBELDIAREN BISITA


Joan den astean apirilak 7 Iñaki Zubeldia gure eskolara etorri zen.
Hauek dira Iñaki Zubeldiak kontatutako hainbat gauza.

Iñaki Zubeldiak 24 turroizko ipuin eta 200 adrilozkoak egin ditu .
Turroizkoak deitzen die errexago irakurtzen direlako eta adrilozkoak zailagoak direlako eta gehiago kostatzen direlako idaztea.

Iñakiren liburuetan pertsonaiak gehienetan egitazkoak dira. Baina gertakizunak batzuetan gezurretakoak edo fantasiazkoak dira.

Hona hemen Iñaki zubeldiari egindako galderak eta berak erantzundakoa.

-Zertaz zeunden pentsatzen Txerrama errudun liburua idatzi zenuenean?
Euskal Herriko umeak parre egiten jarri nahi nituen.


Zenbat urtekin uste duzu utziko duzula idazteari?
-Ideiak dauzkadan bitartean idatziko dut.

Beste lan bat ba al dakazu?
-Bai eskolako materiala eta edozein motako liburuak egiten ditut.

-Nola bururatu zitzaizun lanbide hau hartzea?
Ez nuen uste idazle egingo nintzenik. Garai hartan umeen liburutegietan hiru liburu bakarrik zeuden euzkeraz: Xabiertxo, …Orduan ipuin bat idatzi nuen. Umeei gustatu egin zitzaien.


Leizezulotako lehoiaren aurkikuntza
Iñaki Zubeldia 19 urte zituenean Arantzazun bizi zen. Astean behin, 3 ordu uzten zioten libre. Eta Iñaki Zubeldiak eta bere lagun Marrokok fraileei galdetu zien ea 6 ordu utziko zieten Harrikruz kobazulora joan eta gauza politak aurkitzen bazuten ekartzeko. Baimena lortu zutenean berehala abiatu ziren.

Arrikruzera iritsi zirenean, barrura sartu ziren. Barruan putzuak zeuden. Harria bota eta 15m sakonerako putzuak ziren. Eta Iñakik esan zion:
-Tendremos que andar con cuidado.
Eta aurrera jarraitu zuten. Zulo bat ikusi zuten eta zulatzen hasi ziren. Pasa zirenean gela bat zegoen eta han eskeleto oso bat ikusi zuten.
-Esto es un esqueleto de oso cavernario.
Baina bueltatzen hasi zirenean ezin zuten irterako zuloa aurkitu. 18.30tan bazekiten galduta zeudela eta existitzen ez ziren hotsak entzuten hasi ziren: kamioia, artaldea…Beldur asko pasa zuten goizeko 5etan Josu Azalaren adarra entzun zuten arte.
-Vienen a por nosotros.
Honela irten ziren. Fraileak errieta ederra egin zien. Baina hurrengo igandean berriro bueltatu ziren eta hezurduraren hortz bat eraman zioten Altuna zientzialariari. Horrela jakin zuten leizezuloko hartza ez, baizik leizezuloko lehoia zela eta Espainian ordurarte aurkitutako lehenengoa zela.



“Txerrama errudun”
Ideia bere herrian, Ikaztegietan, Manuela eta bere txerrikumeak ezagutu zituelako etorri zitzaion. Txerri hoein historia benetan gertatu zen baina gero gauza gehiago gehitu zizikion pasa ez zirenak.
Txerri hauek beste txerri batekin, 40 txakurrekin eta 30 katurekin batera bizi ziren. Beraien jabeak anai-arreba zahar batzuk ziren, edan egiten zuten eta animaliak abandonatuta zituzten. Gosea pasatzen zutenez jendeari janaria lapurtzen ibiltzen ziren. Baserria Ikaztegieta erdian zegoen eta kaka usaina herri guztian zabaltzen zen. Azkenean sanidadekoak eta ertzainak etorri eta eraman zituzten.
Historia hau hamalau kapitulotan banatuta dago. Kapituloak irakurtzea oso erreza da, errez irakurtzen delako eta oso umoretsuak direlako.



“Mirari hegalari”
Ipuin hau 25 urte egon zen Iñakiren burlan argitaratu gabe, zeren ez zeukan dena oso argi, adibidez: hasiera “Garikoitz airekoitz” izenburua jartzeko asmoa zuen, protagonista mutila izatea. Gero protagonista aldatzea pentsatu zuen, mutilaren ordez 10 murteko neskatila baju bat jarri zuen, horrela, neskatilaren sentimenduak obeto adieraziko zituen.

“Mirari hegalariren” marrazkilariarekin arazo batzuk eduki zituen: “Mirari hegalariren” parapenteari buruz inbestigatzen egon zen denbora askoan: eskalatzaileei galdezka... baina askenean Mirariren parapentearen detaile guztiak idatzi ondoren, marrazkilariak, parapentea zena baino askoz ere sinpleagoa marraztu zuen. Liburuan azaltzen den artzain besomotzarekin ere arasoak eduki zituen. Iñakik garfio bat zuela idatzi zuen, baina marrazkilariak “tenaza” moduko bat margotu zuen.

Hainbeste urte liburua argitaratu gabe edukitzearen arrazoi bat, asaltzen diren hegaztiei buruz gehiago jakiz nahi zuela zen.

2008/04/07

HERRIKO PLANOA


Oriora etortzen zaretenean gu zuen turismo gida izango gara, eta Orio erakutsiko dizuegu. Ibilbide hau egingo degu:

1- Zuek Usurbil - Donostia errepidetik etorriko zarete. Autobusa Olidenen utziko duzue eta errepidearen beste aldean egongo gara zuen zai, Ortzaikan.

2- Gero Ibai- ondo ibilbidetik herriko plazaraino joango gara.

3- Ondoren Kasko Zaharrera igoko gara Orioko historia pixka bat ezagutzera.

4-Berriro Ibai- ondotik pasako gara U-ko parkera hamaiketakoa jatera.

5-Ondoren Kirol Portutik Antillako hondartzara joango gara.


Hemen idatziko dizuegu gure gelako ikasleak non bizi garen:
- Jon Santio auzoan bizi da
- Mikel E Arrantzale kalean bizi da
- Ane Z Santio auzoan bizi da
- Sara Anibarko Portuan bizi da
- Alba M Txankan bizi da
- Alex Estropalari kalean bizi da
- Mikel S Makatza Txiki baserrian bizi da
- Alba E hondartza aldean, eskolaren parean, bizi da
- Julen Abeslari kalean bizi da
- Awais Estropalari kalean bizi da
- Ane I Estropalari kalean bizi da
- Leire Estropalari kalean bizi da
- Iker Anibarko Portuan bizi da
- Maialen Kale Nagusian bizi da

ORIOKO ARGAZKIAK

GAUZA HARRIGARRIAK


- Elizako aldapak Zakilaneko aldapa izena du han familia bat bizi zelako izen horrekin
eta horregatik izen hori du.


- Azkeneko euskal balea Orion harrapatu zuten.

- Orain dela urte bat mutil batek bere burua bota zuen autopistako zubitik eta bere gorpua ibaira erori zen.

- Orain dela gutxi izurde bat agertu zen arroketan hilda.

- Orain dela urte bat taberna batek sua hartu zuen zartagin batetik txispa bat atera zelako.

- Txapapotea gure hondartzara ere ailegatu zen eta udara hortan ezin izan ginen bainatu.

- Egun batean mutil bat aurreneko aldiz ibiltzen zen kotxea gidatzen eta plazatik pasa zenean uretara erori zen eta hil egin zen.

- Orain duela urte asko Orio Donostiko auzo bat zen.

XUBIRI ELKARRIZKETA


1.Zenbat urterekin hasi zinen arraunean?
10 urterekin hasi nintzen arraunean.

3.Inoiz izan al zara elebatua?
Bai 1983.urtean elebatu ninduten.

4.Zenbat bandera irabazi dituzue guztira?
12 bat bandera irabazi genituen.

5.Zein zen zure garaia?
Ni 82tik 85era bitartean ibili nintzen arraunean.

6.Kontxako banderarik irabazi al zenuten?
Bai 1983.

7.Zenbat?
Bat irabazi genuen.

8.Zein postuetan egin zenuen arraun?
Umetan patroi eta handietan denetik.

9.Zenbat tokietan egin zenuen arraun?
1ean egin nuen arraun, Orion.

XUBIREN ISTORIA

Egun batean bigarren geratu zirenei kopako tapa erori zitzaien.

Orduan, nire ekipoko batek uretara salto egin eta tapa uretatik atera zuen! A ze txalo zaparrada bota zioten.

ANDU LERTXUNDI

Anjel Letxundi Esnal Orion jaio zen. 1948ko martxoaren 5ean. Euskarazko idazle punta-puntakoa da.

Haur eta gazteentzat egin ditu lan gehienak, baina ezagunagoa da helduentzat. Zinemaren munduan ere murgildu egin da, “ Hamaseigarrenean, aidanez”pelikularekin eta “Kareletik”.

Hitz-jokoen zalea ere da.

Andu baserrian jaio zen eta Andu ezizena erabili du.

BERE LIBURU BATZUK

“Portzelanazko irudiak”1981,Erein
“Tristeak kontsolatzeko makina”1981,Erein
“Gizon kabalen piurak” 1981, Erein.

JORGE OTEIZA




Euskal herriak inoiz eman duen eskultorerik handienetako bat izan da Oteiza,eta bere obra oso ezaguna da atzerrian ere. Jenio haundiko jenioa.

Oteiza harriak hustu egiten zituen .Hutsuneak du garrantzia.

Orioko hondartzan topatu zuen hutsunearen handitasuna. Txikia zela, Orioko hondartzan ahoz gora etzan, eta zerura begira geratzen zen eta heriotzari diogun beldurraren aurrean han deskubritu zuen hutsune babeslea, Jainkoaren haunditasua,, Kromletx borobil eta hutsaren garrantzia, harria hustu eta barruan gordetzen den estatua aurkitzen asmatu zuen ere.

Euskaldunon arimari buruzko liburua ere idatzi zuen:Quousque tandem ...!

MOILA



Orion azkenengo urte hauetan obra asko ari dira egiten eta herritarrak nazkatuta daude obreekin. Orain azalduko dizkizuegu batzuk:

- Moila zaharra bota zuten eta berria egin dute moila azpiko zutabeak ustelduta zeudelako. Zutabeak berritu dituzte, ondoen daudenak konponduz eta gainontzekoak berriak jarriz. Behin hori eginda, kanpoaldean pareta egin dute azpia ixteko.
Lan hori egiteko bederatzi hilabetetan Txankako bidetik barrena izan da herriko irteera.

- Eliza inguruan saloia bota zuten
eta eraikin berria eraiki dute. Eraikin horretan elizaren bulegoak, katekesia emateko 3 gela eta apaiz-etxea daude. Beheran igogailu bat jarri dute elizara eta goiko kalera igotzeko.

- Kultur Etxearen atzean beste igogailu bat egiten ari dira. Horrekin Musika Eskolara eta goiko kaleetara igo ahal izango da. Arazoak egon dira eta obrak luzatzen ari dira.

- A8 autopistako irteera eta sarrerako lanak egiten ari dira eta 2008ko bukaerarako amaituta egon behar dute. Lanak egiten ari diren bitartean ezin da Txankako irteera erabili herritik ateratzeko.

- Eusko tren geltoki berria egin behar dute eta trenbidea bikoiztu behar dute eta jadanik lanak hasita daude.

ORIA IBAIA


Oria ibaia garrantzi haundikoa da bai luzera baita emariagaitik ere. 66 kilometroko luzera du eta 7 ibaiadar dauzka. Bere ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira.

Zegaman jaio eta Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbildik igarotzen da Orion itsasoratzen delarik.

Kutsadura handia jasan duen ibaia da, bere inguruan dagoen industria ugariaren erruz
bereziki papergintzako industria . Azken urteetan berreskuratzen ari da piskanaka bada ere.

PAISAIA


Leku pribilegiatua da Orio. Itsasoak, ibaiak eta mendiak daude bere inguruan. Bi hondartza daude eta lasai-lasaiak dira. Orioko hondartza nagusiak Antilla izena du, eta bigarren hondartzak Oribazar izena du. Bigarrengo hondartzan debekatuta dago bainatzea . Hondartza nagusiaren inguruan berritze –lanak egin ziren 1997. urtean ,eta harrezkero beste itxura bat dute bai hondartzak eta bai inguruak ere. Berritze- lanen ondorioz ,lehen baino hobea da hondartza. Gainaldean gaztetxoentzako jolastokia eta belardi bikainak daude, eta taberna-jatetxeak ere bai inguruan. Iaz hotel bat iraiki zuten, talasoterapiarekin. Hotel ondoan etxebizitzak ere eraiki dituzte.

Paseo atseginak egin daitezke Orion. Horietako bat herrian bertan hasi eta ibaiaren bidea jarraituz hondartzan amaitzen da. Ibaian arrantzaleen itsasontziak daude.

Mendi ibiliak egin daitezke, eta atseden hartzeko prestaturiko lekuetan egun atsegina igaro. Adibidez, Itxaspeko bidea.

Beste mendi irteera bat Kukuarrirena da. Ondoan taberna bat dago Benta izena duena. Kukuarri mendiaren puntan gurutze bat dago.

Bi ermita daude bat gure eskolaren ondoan dago eta bestea San Martinen dago eta herriko eraikin zaharrenetakoa da. Herriko kanpoko aldean dago ermita eta bertatik inguruko parajeen edertasunaz gozatzeko aukera dago.

Oriora jende asko etortzen da udaran, lasaitasun handia dagoelako. Itxasontzientzako bi portu daude, bat baxurako baporeentzako eta bestea kirol portua da eta 305 amarratze leku ditu.