2008/04/07

MOILA



Orion azkenengo urte hauetan obra asko ari dira egiten eta herritarrak nazkatuta daude obreekin. Orain azalduko dizkizuegu batzuk:

- Moila zaharra bota zuten eta berria egin dute moila azpiko zutabeak ustelduta zeudelako. Zutabeak berritu dituzte, ondoen daudenak konponduz eta gainontzekoak berriak jarriz. Behin hori eginda, kanpoaldean pareta egin dute azpia ixteko.
Lan hori egiteko bederatzi hilabetetan Txankako bidetik barrena izan da herriko irteera.

- Eliza inguruan saloia bota zuten
eta eraikin berria eraiki dute. Eraikin horretan elizaren bulegoak, katekesia emateko 3 gela eta apaiz-etxea daude. Beheran igogailu bat jarri dute elizara eta goiko kalera igotzeko.

- Kultur Etxearen atzean beste igogailu bat egiten ari dira. Horrekin Musika Eskolara eta goiko kaleetara igo ahal izango da. Arazoak egon dira eta obrak luzatzen ari dira.

- A8 autopistako irteera eta sarrerako lanak egiten ari dira eta 2008ko bukaerarako amaituta egon behar dute. Lanak egiten ari diren bitartean ezin da Txankako irteera erabili herritik ateratzeko.

- Eusko tren geltoki berria egin behar dute eta trenbidea bikoiztu behar dute eta jadanik lanak hasita daude.

No hay comentarios: