
Oriora etortzen zaretenean gu zuen turismo gida izango gara, eta Orio erakutsiko dizuegu. Ibilbide hau egingo degu:
1- Zuek Usurbil - Donostia errepidetik etorriko zarete. Autobusa Olidenen utziko duzue eta errepidearen beste aldean egongo gara zuen zai, Ortzaikan.
2- Gero Ibai- ondo ibilbidetik herriko plazaraino joango gara.
3- Ondoren Kasko Zaharrera igoko gara Orioko historia pixka bat ezagutzera.
4-Berriro Ibai- ondotik pasako gara U-ko parkera hamaiketakoa jatera.
5-Ondoren Kirol Portutik Antillako hondartzara joango gara.
Hemen idatziko dizuegu gure gelako ikasleak non bizi garen:
- Jon Santio auzoan bizi da
- Mikel E Arrantzale kalean bizi da
- Ane Z Santio auzoan bizi da
- Sara Anibarko Portuan bizi da
- Alba M Txankan bizi da
- Alex Estropalari kalean bizi da
- Mikel S Makatza Txiki baserrian bizi da
- Alba E hondartza aldean, eskolaren parean, bizi da
- Julen Abeslari kalean bizi da
- Awais Estropalari kalean bizi da
- Ane I Estropalari kalean bizi da
- Leire Estropalari kalean bizi da
- Iker Anibarko Portuan bizi da
- Maialen Kale Nagusian bizi da
No hay comentarios:
Publicar un comentario