2008/04/07

PAISAIA


Leku pribilegiatua da Orio. Itsasoak, ibaiak eta mendiak daude bere inguruan. Bi hondartza daude eta lasai-lasaiak dira. Orioko hondartza nagusiak Antilla izena du, eta bigarren hondartzak Oribazar izena du. Bigarrengo hondartzan debekatuta dago bainatzea . Hondartza nagusiaren inguruan berritze –lanak egin ziren 1997. urtean ,eta harrezkero beste itxura bat dute bai hondartzak eta bai inguruak ere. Berritze- lanen ondorioz ,lehen baino hobea da hondartza. Gainaldean gaztetxoentzako jolastokia eta belardi bikainak daude, eta taberna-jatetxeak ere bai inguruan. Iaz hotel bat iraiki zuten, talasoterapiarekin. Hotel ondoan etxebizitzak ere eraiki dituzte.

Paseo atseginak egin daitezke Orion. Horietako bat herrian bertan hasi eta ibaiaren bidea jarraituz hondartzan amaitzen da. Ibaian arrantzaleen itsasontziak daude.

Mendi ibiliak egin daitezke, eta atseden hartzeko prestaturiko lekuetan egun atsegina igaro. Adibidez, Itxaspeko bidea.

Beste mendi irteera bat Kukuarrirena da. Ondoan taberna bat dago Benta izena duena. Kukuarri mendiaren puntan gurutze bat dago.

Bi ermita daude bat gure eskolaren ondoan dago eta bestea San Martinen dago eta herriko eraikin zaharrenetakoa da. Herriko kanpoko aldean dago ermita eta bertatik inguruko parajeen edertasunaz gozatzeko aukera dago.

Oriora jende asko etortzen da udaran, lasaitasun handia dagoelako. Itxasontzientzako bi portu daude, bat baxurako baporeentzako eta bestea kirol portua da eta 305 amarratze leku ditu.

No hay comentarios: