
Joan den astean apirilak 7 Iñaki Zubeldia gure eskolara etorri zen.
Hauek dira Iñaki Zubeldiak kontatutako hainbat gauza.
Iñaki Zubeldiak 24 turroizko ipuin eta 200 adrilozkoak egin ditu .
Turroizkoak deitzen die errexago irakurtzen direlako eta adrilozkoak zailagoak direlako eta gehiago kostatzen direlako idaztea.
Iñakiren liburuetan pertsonaiak gehienetan egitazkoak dira. Baina gertakizunak batzuetan gezurretakoak edo fantasiazkoak dira.
Hona hemen Iñaki zubeldiari egindako galderak eta berak erantzundakoa.
-Zertaz zeunden pentsatzen Txerrama errudun liburua idatzi zenuenean?
Euskal Herriko umeak parre egiten jarri nahi nituen.
Zenbat urtekin uste duzu utziko duzula idazteari?
-Ideiak dauzkadan bitartean idatziko dut.
Beste lan bat ba al dakazu?
-Bai eskolako materiala eta edozein motako liburuak egiten ditut.
-Nola bururatu zitzaizun lanbide hau hartzea?
Ez nuen uste idazle egingo nintzenik. Garai hartan umeen liburutegietan hiru liburu bakarrik zeuden euzkeraz: Xabiertxo, …Orduan ipuin bat idatzi nuen. Umeei gustatu egin zitzaien.
Leizezulotako lehoiaren aurkikuntza
Iñaki Zubeldia 19 urte zituenean Arantzazun bizi zen. Astean behin, 3 ordu uzten zioten libre. Eta Iñaki Zubeldiak eta bere lagun Marrokok fraileei galdetu zien ea 6 ordu utziko zieten Harrikruz kobazulora joan eta gauza politak aurkitzen bazuten ekartzeko. Baimena lortu zutenean berehala abiatu ziren.
Arrikruzera iritsi zirenean, barrura sartu ziren. Barruan putzuak zeuden. Harria bota eta 15m sakonerako putzuak ziren. Eta Iñakik esan zion:
-Tendremos que andar con cuidado.
Eta aurrera jarraitu zuten. Zulo bat ikusi zuten eta zulatzen hasi ziren. Pasa zirenean gela bat zegoen eta han eskeleto oso bat ikusi zuten.
-Esto es un esqueleto de oso cavernario.
Baina bueltatzen hasi zirenean ezin zuten irterako zuloa aurkitu. 18.30tan bazekiten galduta zeudela eta existitzen ez ziren hotsak entzuten hasi ziren: kamioia, artaldea…Beldur asko pasa zuten goizeko 5etan Josu Azalaren adarra entzun zuten arte.
-Vienen a por nosotros.
Honela irten ziren. Fraileak errieta ederra egin zien. Baina hurrengo igandean berriro bueltatu ziren eta hezurduraren hortz bat eraman zioten Altuna zientzialariari. Horrela jakin zuten leizezuloko hartza ez, baizik leizezuloko lehoia zela eta Espainian ordurarte aurkitutako lehenengoa zela.
“Txerrama errudun”
Ideia bere herrian, Ikaztegietan, Manuela eta bere txerrikumeak ezagutu zituelako etorri zitzaion. Txerri hoein historia benetan gertatu zen baina gero gauza gehiago gehitu zizikion pasa ez zirenak.
Txerri hauek beste txerri batekin, 40 txakurrekin eta 30 katurekin batera bizi ziren. Beraien jabeak anai-arreba zahar batzuk ziren, edan egiten zuten eta animaliak abandonatuta zituzten. Gosea pasatzen zutenez jendeari janaria lapurtzen ibiltzen ziren. Baserria Ikaztegieta erdian zegoen eta kaka usaina herri guztian zabaltzen zen. Azkenean sanidadekoak eta ertzainak etorri eta eraman zituzten.
Historia hau hamalau kapitulotan banatuta dago. Kapituloak irakurtzea oso erreza da, errez irakurtzen delako eta oso umoretsuak direlako.
“Mirari hegalari”
Ipuin hau 25 urte egon zen Iñakiren burlan argitaratu gabe, zeren ez zeukan dena oso argi, adibidez: hasiera “Garikoitz airekoitz” izenburua jartzeko asmoa zuen, protagonista mutila izatea. Gero protagonista aldatzea pentsatu zuen, mutilaren ordez 10 murteko neskatila baju bat jarri zuen, horrela, neskatilaren sentimenduak obeto adieraziko zituen.
“Mirari hegalariren” marrazkilariarekin arazo batzuk eduki zituen: “Mirari hegalariren” parapenteari buruz inbestigatzen egon zen denbora askoan: eskalatzaileei galdezka... baina askenean Mirariren parapentearen detaile guztiak idatzi ondoren, marrazkilariak, parapentea zena baino askoz ere sinpleagoa marraztu zuen. Liburuan azaltzen den artzain besomotzarekin ere arasoak eduki zituen. Iñakik garfio bat zuela idatzi zuen, baina marrazkilariak “tenaza” moduko bat margotu zuen.
Hainbeste urte liburua argitaratu gabe edukitzearen arrazoi bat, asaltzen diren hegaztiei buruz gehiago jakiz nahi zuela zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario