2008/04/07

ORIA IBAIA


Oria ibaia garrantzi haundikoa da bai luzera baita emariagaitik ere. 66 kilometroko luzera du eta 7 ibaiadar dauzka. Bere ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira.

Zegaman jaio eta Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbildik igarotzen da Orion itsasoratzen delarik.

Kutsadura handia jasan duen ibaia da, bere inguruan dagoen industria ugariaren erruz
bereziki papergintzako industria . Azken urteetan berreskuratzen ari da piskanaka bada ere.

No hay comentarios: