2010/11/30

IGERIKETA KONPETIZIOA

Larunbatean konpetiziora joan nintzen. Iritsi ginenean jende asko zegoen. Bidasoa, Oarsoaldea eta Zarautz.

Aurrena piska bat entrenatu genuen. Hasi zenean neri “espalda” egitea tokatu zitzaidan. 1. bukatu nuen eta nere ama oso pozik ikusten nuen behetik. Gero “crol” 200m egin nituen eta 3. bukatu nuen eta bukaeran erreleboak egin genituen. Nikolasek eta nik azkar egin genuen baina taldeko beste biak nekatu egin ziren.

Aldatu eta autobusera joan ginen. Coca cola edan eta parrez eta kantatzen bueltatu ginen. Zarautzen irabazteagatik patata bravak jan genituen.

Jon

ESKOLA KIROLEKO PARTIDUAK

ESKOLA KIROLAKO PARTIDUAK

Lehengo larunbatean partidua eduki genuen Zarauzko ikastolan Txinparten aurka.

Irabazi egin genuen 33-0. Pertsona bat “frikia” ematen zuen, sake bat egiteko 2minutu tardatzen zuen, 10 pauso inguru egiten zituen boteak egin gabe eta 3 baino gehiago ezin dira egin. Gainera bere taldeko bati betaurrekotara bota baloia eta negarrez utzi zuen,

Oraingoz 6 partidutik 6rak irabazi ditugu 14-1, 20-9, 13-1, 28-6, 24-13 eta 33-0.

Oso errez irabazi ditugu partidu guztiak, talde ona daukagu eta hurrengo partidua ere irabaztea espero dugu.

Taldea 9 pertsonek osatzen dute: Mikel, Asier, Antton, Johanes, Eneko, Jon, Andoni, Alex, Anartz eta Jairo, eta entrenatzaileak hauek dira Joseba eta Irati.

Mikel eta Asier


SOFBOLEN GUSTORA

Aurora gure sofboleko entrenatzailea da. Oso ondo entrenatzen digu, eta oso maitagarría da. Aholku onak ematen dizkigu. Aurorak gogo asko jartzen dio sofbolari. Ane beste entrenadora da, Aurora bezain txintxoa.

Urrian Madrilen egon ginen. Partidu asko jokatu genituen, bat bakarrik galdu genuen. Ia- ia txapeldun atera ginen. Gu gustora gelditu ginen. Gainera etxera iritsi bezain laister zoriondu gintuzten eta batzuei opariak ere eman zizkiguten.

OBBko AHOLKUAK

- - Bateatzen duzunean pelota oso urruti bidaltzen baduzu

korrika azkar egin behar duzu baseetara.

- Pelota hartzeko oso adi egon behar duzu eta roling bat etortzen baldin bada guantea lurrean eduki behar duzu pelota ez joateko.

Myriam, Lurdes eta Xabier

2010/11/05

ZALDIRIK NAHI?

ZALDIAK ESKEINTZEN ARI GARA


Zaldiak ditugu eta orain oparitu egiten ditugu. Nahi al dituzu? Oparitzen ditugu eskapatu egiten direlako. Beraien erruz etxeko lanak ez ditut egin, denbora asko egon ginen harrapatzen eta gero bazkaltzeko ordua iritsi zen eta ez nuen denbora eduki.

SORGINA PIRULINA

meta name="Generator" content="Microsoft Word 11">

Atzo sorgina oparitu ziguten nire aitai eta neri. Nere aitari horia eta beltza . Neria txuria eta urdina da.

Atzo errealeko partidua ikusten neon eta justu sorgina oparitu zigun.

Neri esan zidan: - Hau aitai oparituko diogu? Eta nik baietz . Eta juxtu Sarpongnek gola sartu zuen.

Gaur goizean eskolan, gelan, Gorkak suertea ematen duen koilare bat ekarri du.

Pertsona bakoitzak hiru deseo ahal ditu eskatu. Gorkak neri ere deseo bat eskatzen utzi dit. Eskatutakoan Gorkak eskatu dudan deseoa asmatu egin du. Ni harrituta geratu naiz. Orduan beste deseo bat gehiago eskatzen utzi dit eta deseoa betetzea espero dut. Gorkak suerte asko dauka deseoak irakurtzen badakizkilako.

Nik ere deseoak irakurtzen jakin nahi nuke.

ASKIZU

Urriaren 27an Askizura joan ginen. Askizu Getariko auzo bat da. Aterpetxera heldu ginenean maletak utzi eta monitoreak mapa bat erakutsi zigun. Mapan gure eskualdeko kostaldeko herriak ikusi genituen: Getaria, Zarautz eta Zumaia.

Arratsaldean Getariara jeitsi ginen eta bidean txakolindegi bat ikusi genuen.

Askizun mahasti asko dago. Bi mahats mota dituzte: hondarribi zuria eta hondarribi beltza. Mahats mota horrekin txakolina egiten da. Orain arte txakolin zuria egiten zen. Baina orain beltzarekin ere egiten da.

Irailean jasotzen da mahatsa eta urtarrilean, San Anton egunean, dastatzen da.

Mahatsaren zukua kupeletan sartzen dute, hor hartzidura edo ferrmentazioa gertatzen da, hau da, xomorro batzuk muztioa txakolina bihurtzen dute. Hori da txakolina.

Udaberrian mahastiei hauts mota asko botatzen zaizkie, zomorroak ez sartzeko, baina hauts hauek kutsatu egiten dute eta pertsona batzuk kexatu egiten dira.

Getarian atalaia non zegoen ikusi genuen.

Getariko arratoiaren gainean, San Anton mendian, atalaia dago. Balea arrantzatzen zen garaian beti norbait egoten zen atalaian. Berak ikusten zuen ea balea zetorren. Orduan balea ikusten zuten bakoitzean sua pizten zuten abisatzeko bazetorrela. Eta gero herritar guztiak, bueno arrantzale guztiak joaten ziren balea ehizatzera.

Balea oso preziatua zen, zati guztiak aprobetxatzen zituzten: olioa, xaboia, hortzetako zepiloa eta hezurrekin altzari txikiak egiten zituzten.

1.901. urtean Oriok harrapatu zuen azken balea. Batzuk diotenez tranpakin, arpoiarekin batera dinamita jarri zutelako.

Baina azken balea arpoiarekin bakarrik 1878.urtean ehizatu zen Getaria eta Zarautzekoen artean eta Getariako hondartzara eraman zuten epaileak erabaki arte zeinena zen balea. Epaileak asko tardatu zuen zeinentzat zen erabakitzen. Azkenean Getariarrak bila joan zirenean balea ustelduta aurkitu zuten. Horren hezurrak Donostiako akuariumean daude.

Eta zergatik desagertu da balea?

Bale amak kumearekin etortzen ziren eta arrantzaleek aurrena kumea harrapatzen zuten eta gero errazago zen ama harrapatzea. Bale-kume asko harrapatu ziren eta balea desagertu egin zen. Orduan jateko gutxi

zegoen eta azkenean arrainak harrapatzen hasi ziren.

Frontoi ondoan monumentu bat ere ikusi genuen. Monumentuan “primus circumdedisti me” idatzita zegoen, “lehenengoa buelta ematen”.

Emakume irudi hau da Elkanok bere barkuaren brankan zeramana. Berez egurrezkoa zen. Getariarrek harrizko hau egin zuten bere omenez.

Azkeneko egunean kontrola egin genuen eta Elkanoren bidaia antzeztu genuen.

Bazen behin Magallanes izeneko marinel bat. Itsasoz Moluka irletara joan nahi zuen espeziak ekartzeko.

Magallaesek espedizioa egiteko ez zuen dirurik.Orduan erregearekin tratu bat egin zuen. 5 itsasontzi eta 300 marinel eman zizkion erregeak eta trukean ekarritako espezien erdia erregearentzat izango ziren.Itsasontziak hauek ziren: Trinidad,Victoria, San Antonio, Santiago eta Concepción.

Magallaesen ontziak Hego Polo aldera joan ziren bide berri bat bilatu nahi zuten. Han,orain Magallaesen itsasartea deitzen zaion tokian ekaitzak oso bortitzak dira. Hor Trinidad hondoratu egin zen.

Magalllanes itsasartea pasa eta Hego Polotik gora igo eta Itsaso Barera iritsi ziren. Han Itsaso Barean Magallaesek bi itsasontzi bidali zituen ikertzera eta San Antoniok alde egin zuen etxera eta besteek pentsatu zuten hondoratu egin zela. Itsaso Barean ez zuen haizerik jotzen eta arraunean joan behar izan zuten, egun asko pasa zituzten, eta janaria bukatu zitzaien. Orduan barkuaren belak hartu eta zopa egin zuten, arratoiak jan zituzten…Bitamina gabe gelditu ziren, frutak eta barazkiak jan gabe eskorbutoa, gaixotasun bat, zabaldu zen. Ezpainak more moreak jarri zitzaizkien, mingaina lodia eta hortzak erori zitzaizkien eta jende asko hil zen. Azkenean arraun egiten Itsaso Baretik atera ziren eta Filipinetara heldu ziren.Janariaren truke ispiluak eta horrelako gauzak eman zizkieten.Filipinetan denbora asko egin zuten eta Filipinarren kontra gerra sortu zen eta Magallanes hil egin zuten, Santiago barkua erre eta Filipinetatik ospa egin zuten. Baina horretarako kapitain berria behar zuten. Elkano aukeratu zuten, bera zelako 7 itsasoak ezagutzen zituen bakarra.

Elkanok geratzen ziren barkuak espeziaz gainezka bete zituen eta Concepcion barkua pisuarekin hondoratu egin zen. Geratzen ziren marinel guztiak bueltatzeko barku bat besterik ez zeukaten.

Elkanok bultatzeko etorritako bidea hartu beharrean aurrera egitea erabaki zuen, garai haietan bazelako susmoa mundua borobila zela. Honela iritsi ziren eta Sevillan erregeari esan zion espezia gutxi ekarri arren opari haundi bat zekarkiola eta hori mundua boribila zela frogatu zuela.

1519. urtean atera ziren 5 barku eta 300 marinel eta 1522an bueltatu zen barku bakar bat eta 18 marinel.

Primeran pasatu genuen, eguraldia era primerako izan zen.

Getariako kaian jolas bat egin genuen eta baporeak eta arrantzari buruzko gauzak ikasi genituen.

Arrantzara irtetzen direnean 2 edo 3 aste tardatzen dute. Normalean barko batean 15 pertsona joaten dira. Baxurako barkoen arrai kalitatea ez da berdina. Batzuk arrain kalitate ona dute eta beste batzuk txarragoa. Kalitate txarrekoan arrainak kolpeak jasotakoak dira, eta kalitate hobea lortzeko bapore batzuk popan tubo handi bat dute eta handik deskargatzen dute arraina, honela kolperik jaso gabe iristen dira irristatuz izotzetara. Horregatik garestiago izaten da.

Bapore batzuk ez daude ondo ikusita. Barkuak bueltan datozenean banko bat ikusten dute eta arrainak uretara botatzen dute eta berriro arrantzatzen dute .

Barko hauek udaberrian antxoa eta berdela harrapatzen dute.

Eta udaran atuna harrapatzen dute.

Neguan oporrak hartzen dituzte, gutxienez 2 hilabete.

Hurrengo egunean Zumaiara joan ginen oinez. Urte asko zituen zuhaitz baten aurrean argazkia atera genuen.

Aparejuekin arrantzan ibili ginen eta ondoren itsasontzi batean, yate txiki batean.

NOLA EGITEN DA APAREJUA?

Askizun erakutsi ziguten arantzatzeko aparejua nola egiten den.

Orain azalduko dizuegu :

1-kortxo batean pita ipini eta bi korapilo egin ondo lotzeko .

2-Kortxoan pita bildu laurogei buelta emanez.

3-Pitaren mutur aldean kortxito bat jarri

4-Kortxitoa baino beherago berunezko bolatxo bat ipini eta alikateekin ondo itxi.

5-Pitaren puntan birakaria jarri.Birakariak bi zulo dauzka. Bat pita lotzeko eta bestea amua jartzeko

6-Pita lotu ondoren amua jarri genion

7 Amua kortxoan sartu genuen minik ez hartzeko.

8- Arratsaldean Zumaiara joan ginen aparejuekin arrantza egitera.

Azkenean meriendatu genuen autobusaren zain geunden bitartean.

Askizun oso ondo pasatu dugu: puzzleak, marrazkiak, grafitiak egin ditugu, baita ere pijama desfilea, capoira, boxeoa egin genituen. Hor ikus ditzazkezue egindako marrazki eta grafitiak.

Eta bukatzeko pijama desfile eguneko capoeira dantzatuko dizuegu, zuek ere txaloekin parte har dezakezue.

2010/06/28

HITZIK GABEKO LIBURUA Lydia

Bazen behin idazle bat liburu asko idazten zituena . Egun batean hitzik gabe geratu zen. Eta asko pentsatu ondoren ideia bat bururatu zitzaion:

-A, badakit! Liburu bat marrazkiekin egingo dut , hitzik gabe.

.

Hurrengo egunean lanean hasi zen. Hasieran marrazki batzuk egin zituen baina pixkanaka marrazki asko egin eta liburua bete zuen. Liburua bukatu eta konturatu zen liburua irekitzen zuen bakoitzean ipuin desberdin bat kontatzen zuela.

Orduan konturatu zen ume bakoitzak marrazki berdinekin ipuin desberdin bat kontatzeko aukera zuela.

HOTZA EMATEN ZUEN KALEFAKZIOA Gorka

Banuen behin kalefakzio arraro bat. Nere laguna Asierrek esan zuen arazo bat zeukala. Asierrek kalefaziotaz asko daki bere aitona konpontzailea bait da. Orduan Asierren aitona etorri zen konpontzera.

Aitonak ondo begiratu ondoren esan zigun gripitis zeukela eta horregatik Pepa enfermerarengana eraman zuen.

-Kaixo aitona! zer moduz?

- Ni ongi baina kalefazioa ez hain ongi.

-Zer gertatzen zaio

-Ba gripitis daukela

-Ori alda konpon du.

Eta esan zigun nahi bagenuen konpontzia 109 euro ordaindu behar genuela. Ezetz esan genion.

Orduan 85 euro ordaindu behar zela eta esan genuen baietz.

MUTIL AXOLAGABEA Lurdes

Bazen behin Mikel izeneko mutil bat nahiko axolagabea.Mikel bere aitarekin lana egiten zuen. Goiz batean biak lanera abiatu zirenean

- Non dago nire kotxea?

- Nik zer dakit! Gainera zure ardura da.

-Bai, baina azkar aurkitu behar dut lanera joateko.- Esan zuen kezkatuta Mikelek.

-Ai ama,ai ama, ai ama! Seguru gaizki aparkatu zenuela eta garabiak eraman dizula berriro! Nolakoa zaren!-esan zion aitak.

- Aita, autobusez noa txatartegira ea aurkitzen dudan nire kotxe zahar hori.Agur!

Orduan aitak pentsatu zuen Mikel iristen zenean kotxea puskatuta aurkituko zuela eta esan zuen:

- A, badakit! Kutxara joango naiz.Berdin du gastuak, aurrena nire semea eta gero gastuak.

Handik ordu betera…

- Aita kotxea puskatu egin dute.-esan zuen Mikelek

- A, bai! A ze poza!

- Baina aita zergatik?

- Taraaaaannnnn sorpresa! Ze, gustatzen zaizu kotxe berria?

- A ze eskuterra! Mila esker aita, kotxe hau zoragarria da!

Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta gelditu dadila herriko plazan!

HANKARIK GABEKO PERTSONA Eva

Behin batean Ander izeneko mutil batek hankak galdu zituen, kotxe batek harrapatu zizkion . Orduan ezin zuen ibili eta denbora guztian etxean gelditzen zen leihotik begira, kanpoko umeak jolasten ikusten, eta bera triste zegoen ezin zuelako ibili besteak bezala. Hain triste zegoen krokodilo malkoak isurtzen zituela.

Egun batean medikura joan behar zuen eta medikuak esan zion:

–Aulki gurpilduna jarriko dizut eta horrela ahal izango duzu kanpora atera.

Eta jarri zionean hain pozik zegoen segituan kanpora atera zela eta leihotik ikusten zituen umeengana joan zen. Eta. saiatu zen besteek egiten zuten jolasean ibiltzen baina ezin zuen haiekin ibili eta ez zioten uzten.

Hurrengo egunean galtzak jarri nahi zituen baina ezin zuen eta kalera atera zen bi pertsonen laguntzarekin. Medikuarengana joan behar zuen. Medikuarengana iritsi zenean esan zion:

- Orain ahalko duzu besteekin ibili!- eta egurrezko 2 hanka erakutsi zizkion.

Eta bera oso pozik jarri zen. Familiarekin ospatu ondoren lo egitera joan zen.

ARKATZIK GABEKO ESTUTXEA Naudar

Behin bazen mutiko bat Luis izena zuena. Eskolara joaten zenean estutxoa eramaten zuen baina arkatza ahazten zitzaion beti. Eta egun batean esan zion andereñoak asper-asper eginda:

- Luis ez baduzu bihar arkatza ekartzen zigor handia jarriko dizut!

Etxera itzuli zenean etxeko-lanak egiten ari zenean amak oihu egin zion eta Luisek sustoa hartu zuen eta arkatza erori egin zitzaion mahai azpian zegoen zulotxo batetik eta galdu egin zitzaion.

Eskolara joan zenean andereñoak buia egin zion hau esanda:

-Luis gaur zigor handia daukazu, jolastokira jaitsi gabe geldituko zara matematikako liburua egiten!

Eta Luis haserretuta gelditu zen.

Etxera etorri zenean Luis merienda jaten zegoela gazta pusketa bat erori egin zitzaion. Gqztaren uasainarekin sagua agertu zen. Ahoan arkatza zeraman baina gazta usaintzen zuen. Orduan arkatza lurrean utzi zuen eta arkatza bueltaka hasi zen. Luis poliki-poliki, sagua ez konturatzeko arkatza hartu zuen eta saguari ahaztu egin zitzaion. Derrepente amak esan zion:

-Luis ez ahaztu arkatza estutxoan sartzea eta Luisek sartu egin zuen.

Goizean andereñoa arkatza estutxean zegoela ikusi zuenean pozik jarri zen eta horrela beti arkatza ekartzen zuen eskolara.

ERRUEDA GABEKO KOTXEA Eneko

Behin batean udaltzaingo batek errueda pintxatu zion.

Haserre zegoen beti derrapeak egiten zituelako jendearen aurrean arriskuan jarriz.

Eta mutila erruedak aldatzera joan behar izan zuen. Garagera iritsi zenean gurpil bakarrra zuten aldatzeko, ez zegoen errueda geihago.

Garagetik irtetzean aldatutako errueda ere berriro pintxatuta zitzaion eta esan zuen:

-Joe, errueda hau zenbat aldiz pintxatu behar zait?

Berriro Auto Patxirengana joan zen eta esan zion:

-Errueda txarrak al dauzkazu edo zer?

Gero txatarreroarengana joan zen eta esan zion:

-Ba al dauzkazu bi errueda?

-Bai.

Errueda desberdina jarri zion eta ez zitzaion gehiago pintxatu.

PAPEREZKO TEILATUA Myriam

Bazen behin herri txiki bat Gailu izenekoa. Bertan oso etxe gutxi zegoen.inguruan egurra falta zelako. Arbolak hil egiten ziren zentralak airea kutsatzen zuelako.

Orduan alkate jaunak kezkatuta familia asko kalean bizi zirelako beste etxe bat egiteko agindu zuen. Etxea egin zuten egur zaharrarekin baina teilatua egiteko ez zeukaten egur gehiago. Leku guztietan begiratu zuten .

Orduan paperezko teilatua jarri zioten egurra aurkitu arte.Baina egun batean euria hasi zuen eta teilatua goitik bera erori zen.

Pentsatu eta pentsatu jendeak ideia bat eduki zuen, alkateari eskatu zioten Marokon egiteko etxea..

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Orioko plazan.

JAN NAHI EZ ZUEN BALEA Jon

Jan nahi ez duen baleak burua handia du. Buru gainean zulo bat du ura botatzen duena eta hortz handiak ditu.

Jan nahi ez duen baleak denbora asko darama jan gabe. Horregatik bere tripak krrrrrukk egiten dio.

Bale guztiek esaten diote:

- Jan zerbait bestela hil egingo zara!

Baina alferrik! Berak txuletak eta horrelako gauzak jan nahi ditu.

Amorratuta erabaki du lurrera igotzea. Lurrera igo denean ezin du airea hartu. Halako batean bidoi bat ikusi du.Urez beteta dago. Hartu eta bere ahora bota du.

Ur asko edan duelako denbora izan du lurrera igo eta gustatzen zaizkion gauzak jateko. Eta lehoiek baino txuleta gehiago jan ditu!

IRIKITZEN EZ ZEN ARMERIOA Asier

Bazen behin nire amonaren etxean armairu zahar-zahar bat. Giltzapetuta zegoena aspalditik.

Amonaren etxeko armairutik pasatzen ziren bakoitzean galdetzen zioten amonari:

-Zergatik ez da irekitzen atea?

Eta amonak erantzuten zioten giltza aspaldian galdu egin zela.

Amonaren biloba guztiak giltza bilatzen jartzen ginen egunero eta kalera ere ateratzen ginen bere etxean egon zirenei galdetzeko. Baina inork ez zekien giltza non zegoen.

Egun euritsu batean bingo! Amonaren bilobetako batek armairuaren azpian bilatu zuen giltza zahar- zaharra. Atea ireki eta han zeuden Egiptoko Jainko guztiak. Denak harrituta geratu ginen. Hain distiratsuak ziren! Handik bost minutura Egiptoko jainko guztiak altxa egin ziren eta gure harridurarako Egiptora joateko bidea ireki zen gure begi aurrean. Besteok ere beldurtuta beraien atzetik joan ginen.

Egiptora iritsi ginenean bero handia egiten zuen orduan Nilo ibaira joan ginen freskatzeko. Eta hortik aurrera tarteka Egiptora joan nahi dugunean armarioko atea irekitzn dugu, horregatik giltza ondo-ondo gordeta daukagu.

OLATU GABEKO ITSASOA Mikel

Bazen behin Itsaso bare bat ez zuela olaturik. Itsasoa urdin-urdina zen.

Goiz batean Luis izeneko mutil bat hondartzara joan zen bainu bat hartzera. Poz- pozik jarri zen ez zegoelako olaturik. Luisen herrian olatuak zeuden eta berari ez zitzaizkion gustatzen. Txikia zenean olatuak harrapatu zuen behin eta arroka baten kontra txokartu zen eta ospitalera joan zen.

Beraz egun honetan pozik sartu zen itsasora bare-bare zegoelako. Halako batean igeri ari zela konturatu zen urruti-urruti zegoela eta jardun eta jardun ezin zela hondarretara iritsi. Korronteek eraman egiten zutela.

Luis kezkatu egin zen, larrialdian zegoen. Baina hortik pixka batera bapore handi bat etorri zen eta haren olatuak hondartzaraino bultzatu zuten.

NERI TXUPETEA GUSTATZEN ZAIT, ETA ZER? Irati

-Ama nire txupetea?

- Nik ez daukat.

- Aita nire txupetea non dago?

- Ez dakit zuk jakingo duzu .

-Basuretan egongo da! - esan zuen Nereak zapuztuta.

Nerea oso txupetezalea zen. Hain zalea zen galtzen zuenean triste jartzen zela hasieran, eta haserre eta builaka amari errieta egiten zion.

-Ama, non dago nire txupetea !!!-esaten zuen Nereak

Horrenbeste haserretzen zenean maindire guztiak puskatzen hasten zen: ris, ras! Bere amak zigortu egiten zion baina berak jarraitu egiten zuen .

Hain zalea zen eskolan beti txupatzen , etxean txupatzen, lo egiterakoan txupatzen eta txupatzen egoten zela. Azkenean gertatu zitzaion txupatu eta txupatu astoa bezalako hortzak jarri zitzaizkiola.

-Ja, ja, txupetera, txupetera ,txupetera!

MUTIL BURUSOILA Anartz

Bazen behin mutil burusoil bat. Burusoila zen txikitan txiklea ilean pegatzen bait zuen ilea arrosa eduki nahi zuelako.

Horrenbeste txikle zeuzkan ama kokoteraino zegoela eta nazkatuta ilea moztu zion. Baina txikle bat txartuta zegoen eta birus bat sortu zitzaion. Eguna pasa eguna etorri ilea ez zitzaion berriro hazi. Bere eskolan burla egiten zioten. Bera triste zegoen eta beste eskola batera joan nahi zuen.

Egun batean ileko arazoa konpondu nahian pelukeriara joan zen. Pelukerian ile orde bat ema zioten. Hurrengo egunean pozik eskolara joan zen eta eskolan harrituta begiratu zioten.

Baina jolastokian haizea hasi zen eta Antoniori bat batean ile ordea eraman zion.

Geratzen zitzaion lagun bakarrak ikusi zuenean ileordea airean haserre -haserre jarri zen eta hortik aurrera lagunik gabe gelditu zen.

Handik egun batzutara txangoa egin zuten eskolatik. Mendira igo zen eta han azti bat zegon eta esan zion Antoniok aztiari:

-Aizu! Ahal didazu egiazko ilea jarri?

- Bai! -erantzun zion eta hitz magikoak esan zituen: Abra kalabra ilea hazi!

Berehala ilea hazi zitzaion. Eskolara iritsi zenean bere lagunak iletik tira egin zion baina ilea benetakoa zen. Orduan denak lagunak egin ziren.

2010/06/08

ESKOLAKO FESTA

ESKOLA EGUNA

Ekainaren 5an eskola eguna izan zen. Jende asko etorri zen. Dantza eta kanta asko egin genituen.

Koltxonetak eta denetik etorri ziren. Aurrena dantzak eta kantak egin genituen, gero patio txiki bat. Hortik pixka batera bazkaldu egin genuen eta gero dena libre. Makarroiak jan genituen, ondoren hamburguesa eta postrerako actimel.

Denok oso ondo pasa genuen eta horrela bukatu zen eskola eguna.


Getaria Aia Orio GAO

GAO JAIALDIA

Ekainaren 8an Aiakoak eta Getarikoak Zaraguetara etorri ziren GAO jaialdia egitera.

Emanaldian oriotarrak hasi ginen bertsotan gero antzerkia hasi zen. Antzerkia bukatu zenean “Jota Nafarroari” abestu genuen gure taldekoak. Gero Getariakoak hasi ziren dantzak eta kantak egiten.

Getariakoak bukatu zutenean deskanso bat egin genuen. Eta azkenik Aiakoen saioa hasi zen.

Bukatu zutenean plaiara joan ginen eta bertan bazkaldu genuen.

Bukatzeko Aiakoen aurka futbolean jolastu genuen eta enpate egin genuen.