2010/06/28

MUTIL AXOLAGABEA Lurdes

Bazen behin Mikel izeneko mutil bat nahiko axolagabea.Mikel bere aitarekin lana egiten zuen. Goiz batean biak lanera abiatu zirenean

- Non dago nire kotxea?

- Nik zer dakit! Gainera zure ardura da.

-Bai, baina azkar aurkitu behar dut lanera joateko.- Esan zuen kezkatuta Mikelek.

-Ai ama,ai ama, ai ama! Seguru gaizki aparkatu zenuela eta garabiak eraman dizula berriro! Nolakoa zaren!-esan zion aitak.

- Aita, autobusez noa txatartegira ea aurkitzen dudan nire kotxe zahar hori.Agur!

Orduan aitak pentsatu zuen Mikel iristen zenean kotxea puskatuta aurkituko zuela eta esan zuen:

- A, badakit! Kutxara joango naiz.Berdin du gastuak, aurrena nire semea eta gero gastuak.

Handik ordu betera…

- Aita kotxea puskatu egin dute.-esan zuen Mikelek

- A, bai! A ze poza!

- Baina aita zergatik?

- Taraaaaannnnn sorpresa! Ze, gustatzen zaizu kotxe berria?

- A ze eskuterra! Mila esker aita, kotxe hau zoragarria da!

Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta gelditu dadila herriko plazan!

No hay comentarios: