2010/06/28

ARKATZIK GABEKO ESTUTXEA Naudar

Behin bazen mutiko bat Luis izena zuena. Eskolara joaten zenean estutxoa eramaten zuen baina arkatza ahazten zitzaion beti. Eta egun batean esan zion andereñoak asper-asper eginda:

- Luis ez baduzu bihar arkatza ekartzen zigor handia jarriko dizut!

Etxera itzuli zenean etxeko-lanak egiten ari zenean amak oihu egin zion eta Luisek sustoa hartu zuen eta arkatza erori egin zitzaion mahai azpian zegoen zulotxo batetik eta galdu egin zitzaion.

Eskolara joan zenean andereñoak buia egin zion hau esanda:

-Luis gaur zigor handia daukazu, jolastokira jaitsi gabe geldituko zara matematikako liburua egiten!

Eta Luis haserretuta gelditu zen.

Etxera etorri zenean Luis merienda jaten zegoela gazta pusketa bat erori egin zitzaion. Gqztaren uasainarekin sagua agertu zen. Ahoan arkatza zeraman baina gazta usaintzen zuen. Orduan arkatza lurrean utzi zuen eta arkatza bueltaka hasi zen. Luis poliki-poliki, sagua ez konturatzeko arkatza hartu zuen eta saguari ahaztu egin zitzaion. Derrepente amak esan zion:

-Luis ez ahaztu arkatza estutxoan sartzea eta Luisek sartu egin zuen.

Goizean andereñoa arkatza estutxean zegoela ikusi zuenean pozik jarri zen eta horrela beti arkatza ekartzen zuen eskolara.

No hay comentarios: