Behin batean Ander izeneko mutil batek hankak galdu zituen, kotxe batek harrapatu zizkion . Orduan ezin zuen ibili eta denbora guztian etxean gelditzen zen leihotik begira, kanpoko umeak jolasten ikusten, eta bera triste zegoen ezin zuelako ibili besteak bezala. Hain triste zegoen krokodilo malkoak isurtzen zituela.
Egun batean medikura joan behar zuen eta medikuak esan zion:
–Aulki gurpilduna jarriko dizut eta horrela ahal izango duzu kanpora atera.
Eta jarri zionean hain pozik zegoen segituan kanpora atera zela eta leihotik ikusten zituen umeengana joan zen. Eta. saiatu zen besteek egiten zuten jolasean ibiltzen baina ezin zuen haiekin ibili eta ez zioten uzten.
Hurrengo egunean galtzak jarri nahi zituen baina ezin zuen eta kalera atera zen bi pertsonen laguntzarekin. Medikuarengana joan behar zuen. Medikuarengana iritsi zenean esan zion:
- Orain ahalko duzu besteekin ibili!- eta egurrezko 2 hanka erakutsi zizkion.
Eta bera oso pozik jarri zen. Familiarekin ospatu ondoren lo egitera joan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario