Jan nahi ez duen baleak burua handia du. Buru gainean zulo bat du ura botatzen duena eta hortz handiak ditu.
Jan nahi ez duen baleak denbora asko darama jan gabe. Horregatik bere tripak krrrrrukk egiten dio.
Bale guztiek esaten diote:
- Jan zerbait bestela hil egingo zara!
Baina alferrik! Berak txuletak eta horrelako gauzak jan nahi ditu.
Amorratuta erabaki du lurrera igotzea. Lurrera igo denean ezin du airea hartu. Halako batean bidoi bat ikusi du.Urez beteta dago. Hartu eta bere ahora bota du.
Ur asko edan duelako denbora izan du lurrera igo eta gustatzen zaizkion gauzak jateko. Eta lehoiek baino txuleta gehiago jan ditu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario