2010/06/28

OLATU GABEKO ITSASOA Mikel

Bazen behin Itsaso bare bat ez zuela olaturik. Itsasoa urdin-urdina zen.

Goiz batean Luis izeneko mutil bat hondartzara joan zen bainu bat hartzera. Poz- pozik jarri zen ez zegoelako olaturik. Luisen herrian olatuak zeuden eta berari ez zitzaizkion gustatzen. Txikia zenean olatuak harrapatu zuen behin eta arroka baten kontra txokartu zen eta ospitalera joan zen.

Beraz egun honetan pozik sartu zen itsasora bare-bare zegoelako. Halako batean igeri ari zela konturatu zen urruti-urruti zegoela eta jardun eta jardun ezin zela hondarretara iritsi. Korronteek eraman egiten zutela.

Luis kezkatu egin zen, larrialdian zegoen. Baina hortik pixka batera bapore handi bat etorri zen eta haren olatuak hondartzaraino bultzatu zuten.

No hay comentarios: