Bazen behin nire amonaren etxean armairu zahar-zahar bat. Giltzapetuta zegoena aspalditik.
Amonaren etxeko armairutik pasatzen ziren bakoitzean galdetzen zioten amonari:
-Zergatik ez da irekitzen atea?
Eta amonak erantzuten zioten giltza aspaldian galdu egin zela.
Amonaren biloba guztiak giltza bilatzen jartzen ginen egunero eta kalera ere ateratzen ginen bere etxean egon zirenei galdetzeko. Baina inork ez zekien giltza non zegoen.
Egun euritsu batean bingo! Amonaren bilobetako batek armairuaren azpian bilatu zuen giltza zahar- zaharra. Atea ireki eta han zeuden Egiptoko Jainko guztiak. Denak harrituta geratu ginen. Hain distiratsuak ziren! Handik bost minutura Egiptoko jainko guztiak altxa egin ziren eta gure harridurarako Egiptora joateko bidea ireki zen gure begi aurrean. Besteok ere beldurtuta beraien atzetik joan ginen.
Egiptora iritsi ginenean bero handia egiten zuen orduan Nilo ibaira joan ginen freskatzeko. Eta hortik aurrera tarteka Egiptora joan nahi dugunean armarioko atea irekitzn dugu, horregatik giltza ondo-ondo gordeta daukagu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario