Bazen behin idazle bat liburu asko idazten zituena . Egun batean hitzik gabe geratu zen. Eta asko pentsatu ondoren ideia bat bururatu zitzaion:
-A, badakit! Liburu bat marrazkiekin egingo dut , hitzik gabe.
.
Hurrengo egunean lanean hasi zen. Hasieran marrazki batzuk egin zituen baina pixkanaka marrazki asko egin eta liburua bete zuen. Liburua bukatu eta konturatu zen liburua irekitzen zuen bakoitzean ipuin desberdin bat kontatzen zuela.
Orduan konturatu zen ume bakoitzak marrazki berdinekin ipuin desberdin bat kontatzeko aukera zuela.